Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka - 2015

"ENCUENTROS" DENIS SANTACANA

ENCUENTROS

Ideia, Zuzendaria: Denis Santacana
Koreografia: Denis Santacana
Interpreteak: Denis Santacana y Víctor Fernández
Jatorrizko Musika: Víctor Guadiana
Argiztapena: Guillermo Gómez
Eszenografia: Denis Santacana y Víctor Fernández
Jantziak: Denis Santacana y Víctor Fernández
Eskerrak: Conservatorio Superior de Danza María de Ávila, Centro de Danza Canal, Dantzan Bilaka
Iraupena: 15’
Kontaktua: denissantacana@gmail.com / 625533726 / www.denissantacana.com

DENIS SANTACANA
Denis Santacana (Donostia, 1984) dantzari profesional gisa, dantza klasikoari eta garaikideari buruzko prestakuntza jaso zuen María de Ávila estudioan (Zaragoza), eta koreografo gisa, CSDMAn (Madril). 2013az geroztik, bere konpainia-proiektua zuzentzen du. Dantza jendeari hurbiltzea du helburu, zenbait estilotako dantzarien lanari esker eta zenbait organismoren laguntzarekin. Jaialdi garrantzitsuetan programatu dira haren lanak, eta hainbat sari jaso ditu, hala nola, publikoaren saria, Madrilgo Lehiaketa Koreografikoan.

SORTZE PROZESUA
“Encuentros” bi estiloren –dantza garaikidearen eta flamenkoaren– fusioari buruzko ikerketa-proiektu baten ondorioz sortu zen. Guztiz kontrakoak diren bi estilo horien arteko hizkuntza bat bilatu ondoren, sinesten dugunaren hazia diren formulei bizia ematera ausartu ginen. Sortu dugun ikuskizunean, muga eta aurreiritzi estilistikorik gabe, dinamikak, espazio-denbora eta antzerki-izaera lantzeko tekniken eta moduen nahaste batean murgiltzen gara.
“Encuentros” sorrerak, atsedenaldiak, hausnarketak eta dekonstrukzioak osatutako prozesu bat behin eta berriz egitearen emaitza da. Itxuraz naturaltasunez sortzen den orotatik ihes egitearen emaitza, bi hizkuntzak eratzen dituzten elementuei buruzko hausnarketa sakonagoa bilatzearen emaitza. Eta asmo dramatiko bat taxutzeko aurkitutako tresnen erabilerari buruzko hausnarketa bat bilatzearen ondorio. “Encuentros” ideia baten gailurra da; alegia, hizkuntza komuna bilatzea ez da xedea; hizkuntza hori elkarrekin komunikatzeko aukeratutako hitzak baino ez dira.

PIEZAREN SINOPSIA
Egunero, hamarnaka pertsonarekin gurutzatzen gara. Bi ezezagunek, leku berean, momentu berean, begiradak gurutzatzen dituzte, eta topaketa gertatzen da. Une horretan has liteke normalean inoiz sortzen ez den egoera bat. Zer gertatuko litzateke komunikazio-ekintza hori gerta dadin uztea erabakiko bagenu? Zer gertatuko litzateke espazio-denbora aldatu ahalko bagenu, abiapuntu hori beste amaiera baten hasiera izan dadin?

ENCUENTROS