Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka - 2015

"ELKARRIZKETA" NURIA PÉREZ

ELKARRIZKETA

Ideia, Zuzendaria: Nuria Pérez
Interpreteak: Jon Ipińa, Patricia Atutxa
Jatorrizko Musika: Ludwig van Beethoven
Argiztapena: Inma Chapado
Eszenografia: NuPe
Argazkia: June Magdaleno
Beste laguntzailea batzuk: Plataforma Tirante, Dantzagnea, Edurne Salceda, Itziar Madariaga
Eskerrak: Gracias a los que apoyáis la danza; Gracias a mi gente; Gracias a Yux; Gracias a Succerworld Donostia y a Club Hispano Barcelona.
Iraupena: 20’
Kontaktua: nuriaperezalcantara@gmail.com

NURIA PÉREZ
Bartzelonan jaioa, Nuria Pérez gimnasia artistikoaren bidez hasi zen gorputza lantzen. Biologian lizentziatu zen; gorputz-prestakuntzarekin jarraitu zuen, dantza garaikidearen bidez, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Ikertzaile gisa, mugimenduan du interesa, eta Bilbon beste etapa bati eman dio hasiera Plataforma Tirante kolektiboan. Dantzan Bilaka programan Eva Guerrerorekin sartu zen "re-vestimientos" piezarekin.
Sorkuntza eta pedagogia uztartzen ditu, dantza zenbait ikuspuntutatik ikertzen du, eta bere sorkuntzetarako beharrezkoa de elkarrizketa ematen dio.

SORTZE PROZESUA
Komunikazioa hizkuntzen arteko ulermenean datza. Hizkuntza bakoitzak bere kodea du, elkarrizketa-sekuentziak eratzen laguntzen diguten arau eta tresnen multzo bat. Zer gertatzen da kode desberdineko hizkuntzen arteko elkarrizketa eragiten dugunean?
Lan-prozesuaren abiapuntua bi kode/partitura dira: Aurreskua (dantza tradizionala) eta ‘Elisarentzat’ (Beethoven). Elkarrizketa piezaren helburua mendekotasunik eta nagusitasunik gabeko elkarrizketa bat lortzea da. Kodeen arteko oreka bat, adierazpenik handienean. Interpreteen arteko komunikazioa tenis-partidu batean oinarritutako jolas baten bidez bideratuko dugu.
Elkarrizketaren prozesuari buruzko hitz hauek idazten ari naizela, neure buruari galdetu diot zer arau diplomatiko sortu behar ditugun, ikuspegi desberdinetatik elkarbana dezakegun eta elkarrekin garatu dezakegun lan-metodo edo kode bat formulatzeko.

PIEZAREN SINOPSIA
ELKARRIZKETA Tenis-partidu batean oinarritutako jolasa.
Aurresku jokalaria. Gorputza du jolas-tresna.
Elisarentzat jokalaria Ozentasuna da haren jolas-tresna.
Aurresku eta Elisarentzat partiturak aldatu egin daitezke.
Interprete bakoitza ahal duen gehiena jolastu ahal izango da bere kodearekin, jatorrizko partituren konposizio garaikidea lortuz.
Elkarrizketaren arauak sistema hirurogeitarretik datoz (tenisa: 15, 30, 40 eta jokoa).
Hiru jokotik gehien irabazten duena garailea izango da.
Partiduaren helburua bi partituren (gorputzarena eta soinuarena) arteko elkarrizketaren bidez jolastea da.

ELKARRIZKETA