Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka - 2015

"BESTEOK" GARAZI LOPEZ DE ARMENTIA

BESTEOK

Ideia, Zuzendaria: Grupal
Koreografia: Garazi Lopez de Armentia
Interpreteak: Begoña Martín, Lara Lekue, Aritz López
Argiztapena: David Alkorta
Argazkia: Markel Cormenzana
Jantziak: Naiara Herrero
Eskerrak: Sala Baratza Aretoa
Iraupena: 15’
Kontaktua: 647946499

GARAZI LOPEZ DE ARMENTIA
Garazi Lopez de Armentiak Bartzelonan egin zituen dantza-ikasketak (2003-2008), Moreno Bernardirekin lanean hasi zen arte; horretarako, Krea beka jaso zuen. Orobat, interpretatzen hasi zen Obra Theatre (Frantzia) konpainiaren eskutik. 2011n, Gasteiza itzuli zen, dantza- eta interpretazio-irakasle lan egiteko, eta dantzari jardun zuen honako hauekin: Porpol, Idoia Zabaleta, Unai Lopez de Armentia, Parasite Kolektiboa, NUI Danza... Horrez gain, Baratza aretoko zuzendarikidea da.

SORTZE PROZESUA
Taldekako eta banakako mugimenduan oinarrituta jarduten dugu, horri buruz ditugun ideiak argituz, taldekide bakoitza horren inguruan egiten duen itzulpen fisikoa espazioan islatzeko. Bakoitzak bere aldetik proposatzen dituen saio horietan, materiala biltzen dugu, eta zer landu erabakitzen. Une horretatik aurrera, Garazi kanpoan geratzen da, zuzendaritza-lanetan, eta Begoña, Aritz eta Lara dantzari aritzen dira. Egitura bat garatzen hasten da, espazioa espezifikatu egiten da, eta mugimenduak zehaztu egiten dira. Argi-diseinuak, musikak eta arropen diseinuak ere euren funtzioa egiten dute.

PIEZAREN SINOPSIA
Besteok gizabanako eta kolektibo gisa sortzen dugun mugimenduaz aritzen den pieza bat da. Zertan garen besteen desberdinak, eta zertan garen berdinak. Masak nola eragiten digun, edo hartan nola integratzen garen. Bultzatu egiten gaitu? Geldiarazi egiten gaitu?

BESTEOK