Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka - 2015

"ANOTACIONES SOBRE EL MIEDO" EVA GUERRERO

ANOTACIONES SOBRE EL MIEDO

Ideia, Zuzendaria: Eva Guerrero
Koreografia: Eva Guerrero
Interpreteak: Eva Guerrero
Jatorrizko Musika: Other lives y Nick Cave
Argazkia: DOOS Colectivo
Bideoa: Vídeo-Jone Novo / Edición-Jemima Cano
Beste laguntzailea batzuk: Muelle 3 Espacio de creación, La Fundición Aretoa, Baratza Aretoa, Área de Cultura Ayuntamiento de Bilbao
Eskerrak: Todas las personas que os habéis prestado a hacer las entrevistas: Dani, Esti, Luciana, Nuria, David, Irene, Silvia, Natxo, Txema, Izaskun, Miren, Leire, Ana, Igor, Patricia, Marta y Ainara.
Iraupena: 15´
Kontaktua: www.dooscolectivo.es/evaguerrero / evaguerrero@dooscolectivo.es / (+34) 649 110 226

EVA GUERRERO
Eva Guerrerok (Bilbo, 1982) Arte Eszenikoak ikasi zituen BAIn (Bizkaiko Antzerki Ikastegian) eta, ondoren, BA Contemporary Performance Practices egin zituen Leeds Beckett Universityn. 2005ean hasi zen haren karrera, lan eszenikoak sortzen. Bere heldutasun artistikoak bultzatuta, bideodantzari, performanceei, instalazioei eta narratibari ekin zien; izan ere, Destrucción mutua asegurada liburua argitaratu du 2015ean. Mugimenduaren, emozioaren eta hitzen benetakotasuna lantzen du. Haren koreografien iturri dira manipulazioa, testua, beso eta eskuen adierazkortasuna, sustraitutako oinarria, gorputz itsusiak, arte martzialetako posizioak, nekea, keinuak, musika jartzea eta ezer bilatu barik dantzan egitea…

SORTZE PROZESUA
Gai nagusitzat beldurra hartu dut. Beldurrak muga batzuk sentiarazten dizkit. Mugek korrika irteteko, ihes egiteko, gogoak ematen dizkidate. Ihesak ni ez egotea eragiten du; alegia, ez naiz joaten joan behar dudan lekura, edo hartatik korrika joaten naiz, han nire hutsunea utzita. Beraz, duela urtebete, agertokian egoteko eta ez egoteko modua ikertzen hasi nintzen. Nola konta diezazuket zerbait, nik zuzenean kontatu gabe eta, hala ere, horrek esanahia galdu gabe?
Zenbait proba egin ditut jendaurrean, eta proba horiei 1. oharra, 2.a eta abar deitzen diet. Eta haiek guztiek “Anotaciones sobre el miedo” osatzen dute. Oraingoan 4.-a eta 5.-a (ekarpenak) aurkeztuko ditut. Agertokian nire presentzia ordezteko modua bilatzean, erruz erabiltzen ditut ikus-entzunezkoak, audioak, testuak… Probatzeko, publikoari ibilbideak sortu dizkiot, agertokian sartu dut, haiekin laugarren horma balego bezala jokatu dut… Oraindik ez dut egiturarik errepikatu, oraindik ez da lan itxi bat, ohar bakoitza proba bat da, prozesuan dagoen lan bat da, gure beldurrei aurre egitea prozesu bat den bezala.

PIEZAREN SINOPSIA
Egun batean jaiki, eta dena bertan behera uztea eta alde egitea pentsatu nuen. Jadanik ez zegoen zergatirik. Beldurra nahikoa handia zen, nire burua pisutsuegia zen, entzun nezakeena baino zarata handiagoa zegoen, eta beste behin ere, hau galdetu nion neure buruari: zer egiten dut nik hemen? Zergatik ez dut alde egiten? Burua nahastua eta hotsez betea, begiak barrurantz, urdaila harrizkoa eta eztarria lehorra. Matrailezur gogorra eta bihotz gaiztoa. Ezgai sentitzea kaka bat da. Leku batean sartzen naizen bakoitzean, irteera bilatzen dut. Joan naitekeela jakiteak lasaitu egiten nau, baina gaur uste dut ez naizela sartuko. Asko borrokatu behar dut oraindik.

ANOTACIONES SOBRE EL MIEDO