Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka - 2015

"PUNTO DE FUGA" DAVID GUERRA

PUNTO DE FUGA

Ideia, Zuzendaria: David Guerra
Koreografia: David Guerra
Interpreteak: Inés Narváez y David Guerra
Jatorrizko Musika: Edición David Guerra
Argiztapena: Iván Martín
Argazkia: Nohelia Velo
Jantziak: Lucrecia Martínez
Eskerrak: Conservatorio Superior de Danza María de Ávila y Centro de Danza Canal
Iraupena: 13’
Kontaktua: kubukdanza@gmail.com / sintxantxu@hotmail.com / 620209864 / www.kubukdanza.com

DAVID GUERRA
Santurtzikoa (Bizkaia), David Guerra Dantza Garaikideko Koreografian eta Interpretazioan lizentziatua da María de Ávila Goi Mailako Dantza Kontserbatorioan, 2010ean. Hainbat koreograforen obretan dantzatu du. Nicolás Rambaud, Chevy Muraday, Teresa Nieto, Damián Muńoz, Carmen Werner, Enrique Cabrera, Mónica Runde, Michelle Man, Ángel Rodríguez eta Larumbe Danza dira koreografo horietako batzuk. 2012an, formatu txikiko eta handiko zenbait sortze-lan egin ondoren, bere konpainia sortzea eta zuzentzea erabaki zuen: Kubuk danza.

SORTZE PROZESUA
Lanak “Ihespuntu”-aren ideian edo kontzeptuan du oinarria. Lehenengo eta behin, bi lerroen Ikuspuntua planteatu dugu; lerroa sortzen den puntua da, eta kasu honetan Zero Puntua deitu diogu. Dantzariek Zero Puntu horretan duten mugimendua ikertu da; puntu horretan, sistemaren oinarrizko energia dago, eta dantzariak elkarrekiko guztiz independenteak dira. Aldi berean, garrantzia eman zaio dantzarien mugimenduak sortutako lerro espazialen trazuaren garapenari; izan ere, ibilbideko une jakin batean, harmoniaz elkartzea lortzen dute. Banakako eta bikotekako gorputz-hizkuntza bati buruz ikertu dugu; hizkuntza horretan, dantzarien arteko fisikotasuna proposamenaren ezinbesteko zatia da. Ihespuntua gure imajinarioak sortutako topagunetzat hartu dugu, ez baita benetako puntua, baina bai ikusizko puntua, eta burmuina egitura horren zati da.

PIEZAREN SINOPSIA
Bi izaki bizi-espazio desberdinetan sortzen dira, eta lerro dimentsionalen bidez, ihespuntu batean elkartzen diren ibilbide paraleloak egiten dituzte. Topatzea, elkarbanatzea, alderatzea, ezagutzea, ukitzea, sentitzea, borrokatzea, hunkitzea edo babesteadira ihespuntuaren garapen eta bilakaeran sortzen diren beharretako batzuk.

PUNTO DE FUGA