Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka '07

Dantzan Bilaka: Aurkezpena | Lanak | Egutegia

Olaf Kehler
IEP! BURUA GALTZEN

IEP! BURUA GALTZEN

Ideia, Zuzendaria: Sikoklouns kolektiv
Koreografia: Sikoklouns kolektiv
Interpreteak: Olaf Kehler, Richard Scott, Travis flint, Jan Burkhardt, Vilbjorg Broch, Inaki Olaizabal, Shahar Dor, Ibon Salva , Ines Martinez , Santi Ortega, Ainhoa Marijuan, Jorge Lastra
Musika, argitazpena, eszenografia, bideo eta jantziak: Sikoklouns kolektiv
Beste laguntzaile batzuk: Lmono, Fim 07
Iraupena: 20
Eskerrak: Lmono
Kontaktua: l.mono.bilbao@gmail.com

Olaf Kehler

Amsterdamgo "School for New Dance Development" eskolan graduatua.

1996an, mugimenduari, antzerkiari, musikari eta arte bisualei buruzko zenbait backgroundetako artistek Amsterdamen sortu zuten CATAPULT "travelling performance collective" taldea, eta bertako kide sortzailea da.

Sormen- eta antzerki-ekitaldiak antolatzen eta ahalbidetzen ditu. Artista eta pertsona gisa bere interes nagusia ekitaldi inprobisatua da. Sinpletasunaren eta argitasunaren bilaketan, material inprobisatua eta finkatua eskoreatzeko, egituratzeko eta konbinatzeko modu desberdinak ikertu ditu eta ikertzen ari da.

Azken urteetako bere ikuspegia diziplinarteko inprobisazioaren ikerketa da, sikokloun deiturikoen kide sortzailea da eta Diziplinarteko Inprobisazioaren Jaialdiaren (DIJ) abiarazlea Bilbon

Iep! Burua galtzen
diziplinarteko ekitaldia/dantza

Iep! burua galtzen... lanaren bertsio berria diziplinarteko ekitaldi bat da, eta presentzia eta absentzia ikertzen ditu, presentzia absentzian eta absentzia presentzian, gorputzaren presentziarik eza eta momentuaren absentziarik eza Goizaldeko isiltasunean ozta-ozta ikusten dio ametsetan (yashuri kawabata)

Errealaren eta birtualaren arteko hibridazioak miatzeko ikerketa bat, rol eta irakurketa anitz eskaintzen dituen ziberkabareta


Sorkuntza prozesuak

Inprobisazio kolektiboa. Ekitaldi partekatua. Une partekatuaren esperientzia bat sortzeko nola hartu kontuan emandako gune bat eta gune hori baldintzatzen duten elementu guztiak mugimendua/gelditasuna, soinua/ahotsa/lengoaia/isiltasuna, argia/ proiektatutako irudia /iluntasuna, objektuak/pertsonak/hutsa... Elementu horiek ikertzeko, 2 estrategia erabiltzen ditugu: kolektiboko kideek sortutako ariketa espezifikoak eta eszena laburrak gai komun batekin hasten dira, hala nola presentzia/absentzia/kaiola. Testuinguru konkretu batean elementu horiek nola funtzionatzen duten aztertzeko balio dute eszena horiek, eta baliabide partekatuak sortzeko ere balio dute. Gero azken lanean agertuko dira edo ez dira agertuko. Eszena horiek agertzen badira, momentuko beharren arabera aldatu ahal izateko asmoz agertuko dira. Apurtzeko egitea. Momentuko kontzientzia garatzea, baita aurretik ezarritako ideia itxietan harrapaturik ez egoteko baliabide nahikoak garatzea ere. Lan honetan bereziki honako hau sakondu nahi dugu: ekitaldiaren alderdi guztietan denok dugun eragiteko ideian, eta bideo-proiekzioak zuzenean erabiltzeko moduak guztiarekin duen harreman orotan.