Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka '07

Dantzan Bilaka: Aurkezpena | Lanak | Egutegia

Sorkuntza-prozesuak Dantzan: Topaketak eta Lanen aurkezpena

Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak urteak daramatza dantzari laguntzeko programak bultzatuz eta, horien artean, badago bat sortzaile berriei bereziki zuzendua, hain zeuzen, dituzten ideiak eta kezkak landu ondoren publikoari erakutsi nahi dizkioten horientzat. Programa hori pieza laburrak sortzeko dirulaguntzen deialdi batean zehazten da urtero; baita, pasa diren azken 10 urteotan, Koreografi Erakusketa edo gazte koreografoen izenarekin ezagutzen zen aktibitatean ere. .

Lan-ildo horri jarraiki, Koreografi erakusketa horrek programa berri bati ematen dio lekukoa oraingoan. DANTZAN BILAKA, tailerraren, gogoetaren eta jendeari erakustearen arteko erdibidean koka dezakegun programari, hain zuzen ere. Koreografi Erakusketak pieza amaituak edo mini-produkzioak eszenaratzea helburua lehenesten bazuen, ekintza berri honen helburua partaideei gogoeta, formakuntza eta komunikazio esparru eta aukera bat eskuratzea da.

Hortaz, aktibitatearen erdigunea sortzaileak dira, zeintzuk, dena den, beren topaketak eta gogoetak amaitu ondoren, sortze prozesuaren emaitza erakutsi behar baitiote publikoari. Honela bertaratutako publikoaren ikuspegia ere jaso ahal dute, sorkuntza esperientziaren zirkulua ixten delarik.

Beraz DANTZAN BILAKA-k bi fase edo une desberdinetan zehazten da:

Lehenik, bilaketako eta sorkuntzako aldiarekin batera, eztabaida-jardunaldi batzuk antolatzen dira, non sortzaileek berek azaldu eta arrazoitzen bait dituzte, beren lan-planteamenduak, ideiak eta iritziak trukatzeko aukera sustatuz. Ibilbide zabalagoa duten dantzaren munduko profesionalek ere parte hartzen dute jardunaldi horietan, eta beren esperientziak eta sorkuntza-prozesuari aurre egiteko moduak azaltzen dituzte. Informazio-trafikoak ate ugari zabaltzen dizkio komunikazioari, eta modu kreatiboan eztabaidatzeari eta gogoeta egiteari ere bidea zabaltzen die.

Bigarrenik, publikoak formatu desberdineko espazioetan ikusi ahalko ditu lanak, prozesuan edo amaituta, Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetan. Sortzaile eta ikuslearen arteko lehen elkartzea erraztu nahi dugu horrela, baita, onodren, elkarrizketa bat zabaldu ere. Honela, sortzaileek erakutsitako lanei buruz publikoaren ikuspuntua ezagutu ahal izango dute eta honek sortze prozesuaren izaeraren hainbat detailetaz jabetu, proiektu artistikoei beraiei esperientzia albait mesedegarrien gerta dakien.

Dantzan Bilakaren erakusketaren jardunaldiak dantza garaikidearen inguruan elkartu, gogoeta egin eta gozatzeko aukera izan daitezela espero dugu, dantzan aritzen den jendearentzat eta dantzaren jarraitzaileentzat zein sorkuntza prozesu berrien argi-ilunetara hurbildu nahi duen publikoarentzat oro har.

Iñaki Gomez Sarasolaz
Kultura Sustatzeko Zuzendaria


Sorkuntzaren inguruko topaketak:

Dantzan Bilaka lehen edizio honetako topaketak joan zen ekaineko bi asteburuetan izan ziren. Lehengoa bilera gela batean eta bigarrena Elorrioko antzokian Lehendabiziko asteburuan honelako gaiak tratatu ziren:

Lehendabiziko asteburuan honelako gaiak tratatu ziren: sorkuntza koreografikoa; sorkuntza prozesuak eta ikerketa; norberaren lengoaien bilaketa; gorputzarekin lan egitea; mugimenduaren ikerketa eta abar.

Halber, topaketako partaide bakoitzaren lan planteamenduak eta zailtasunetaz hitz egin zen, baita sortzaileen arteko erlazioaz ere, lan sinergiak eta sektorearen hazkunde artistikoa sustatzeko.

Bigarren asteburuan topaketek honako honetaz zentratu ziren: prozesu baten eszenaratzea, aukera estetikoen aniztasuna; teknologia berriak eta lengoai berriak; argia, lan tresna gisa eta abar. Gainera, koreografoek proposatutako argiaren inguruko esperientzia zehatzak egin ziren.

Gogoeta eta ebaluazio sakonago egiteke izan arren, lehen urte honetako jardunaldi hauek parte hartu duten sortzaileentzat oso aberasgarriak izan direla esan ahal dugu. Lehen elkar ezagutzen ez zuten profesionalen elkargune izan dira, ibilbide eta esperientzia oso desberdinak izan dituzten profesionalen elkargune, horietako askok euskal komunitatetik kanpora garatu baitute beren jarduera.

Horrenbestez, oso baliotsuak eta askotarikoak izan dira azalduriko planteamenduak. Gure proiektua kontatu behar izan dugu, eta horrek gogoeta eragin digu, eta zenbaitetan lanaren alderdi jakin batzuk berriz planteatzea ere bai. Bilatzen ari garela aurkitu ahal izateko hartzen den arriskuaz hitz egin dugu, kontatu nahi denaren ingurukoaren argitasunaz eta ideiak zehaztu beharraz. Sorkuntza-prozesuan denboraren kudeaketa egokiak duen garrantziaz ere hitz egin dugu.

Azken batean, ateak zabaldu dizkiogu komunikazioari, etorkizuneko proiektuei eta lan egiteko moduei. Baina batez ere lehen urrats bat egin dugu baterako hazkundearen bidean, elkarrizketaren bidez.

Equipo de coordinación de Dantzan Bilaka