Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka '07

Dantzan Bilaka: Aurkezpena | Lanak | Egutegia

Leire Ituarte
AZUL EN TRES ACTOS

AZUL EN TRES ACTOS

Ideia, Zuzendaria: Leire Ituarte
Koreografia: Leire Ituarte, interpreteen laguntzaz
Interpreteak: Olatz de Andrés; Joseba Alvarez de Eulate; Leire Ituarte
Argiztapena: Ricardo Cerezo
Eskerrak: Santi Azpiroz
Kontaktua: 646 720 175

Leire Ituarte

Dantza klasikoaren bidez hasi zuen Leire Ituartek bere prestakuntza. Garai bateko Fundición-en (Bilbo) ezagutu zuen dantza garaikidea. Azken urteotan bere prestakuntzarekin jarraitu du dantzari eta mugimenduaren ikerketari buruzko ikastaro eta tailer ugarirekin. Haren lehen lanak (Delicias de la Civilización) sorkuntza koreografikoko hirugarren saria lortu zuen dantza garaikideko Masdanza11 nazioarteko lehiaketan.

AZUL EN TRES ACTOS

Azul en tres actos melankoliari eginiko omenaldia da, betiere melankolia galeraren funtsezko esperientziatzat harturik, gure nortasuna eratzen duena, denboraren gutizien eraginpeko subjektuak garen heinean. Eta melankolikoa, berez-berezkoan, iraganaren, galduriko denboraren, mendeko denez, betiere oroimen arrotz bati atxikirikoa, gerokorik gabea, denborari buruz duen mundu-ikuskera berezia aztertu nahi izan dugu.


Sorkuntza prozesuak

Melankoliara melankolia gizakiaren berezko egoera den neurrian egiten dugun hurbilketak galduriko "hori" denboratik erreskatatzeko gure oroimen subjektiboak baliatzen dituen bitartekoen azterketa du abiapuntutzat. Mugimenduaren eta eszena-espazioaren aukeren ikerketa bilatzen dugu horrela, egoera melankolikoaren eta galduriko "objektuarengatiko" betirako doluaren denborazko mundu-ikuskera betiere deszentraturiko denborazkotasuna osatzen duten oroimenaren engranajeen funtzionamendua berregiteko.