Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka '07

Dantzan Bilaka: Aurkezpena | Lanak | Egutegia

Maider Oyarzabal
BIDEAN

BIDEAN

Ideia, Koreografia, Zuzendaria eta Interpretea: Maider Oyarzabal
Asistente y ayudante de dirección: Beatriz Churruca
Jatorrizko Musika: D.J.Grassmann eta beste autore batzuk
Eszenografia: Maider Oyarzabal
Jantziak: Maider Oyarzabal
Beste laguntzaile batzuk: Departamento de Cultura del Gobierno Vasco
Iraupena: 15
Eskerrak: Gurasoak eta familia, Monike eta lagunak, Alain, Isma, J.J., Beatxu, Mikel, Igor, Kontxi, Axi, Aran, Blanca eta Arteleku
Kontaktua: maidantzan@gmail.com

Maider Oyarzabal, Lasarte, 1977

Lasarte, 1977. Euskal dantza tradizionalean egin zituen bere lehen urratsak. 1994an, espresio-bide berrien bila ari zela, dantza garaikiderako interesa piztu zitzaion. Azken urteotan bere prestakuntzarekin jarraitu du dantzari eta mugimenduaren ikerketari buruzko ikastaro eta tailer ugarirekin. Interprete gisa parte hartu du Eusko Jaurlaritzaren lehiaketetan aurkezturiko hainbat piezatan. Laket, Nadie Crece eta Oz Alicia en Off. Gaur egun sorkuntza eta irakaskuntza uztartzen ditu. Bidean du bere lehen lana

BIDEAN

Beltzetik zurira.
Iluntasunetik argira.
Ez jakitetik konturatzera.

Hori da Bidean. Egiarako bidaia etengabea, argirantz. Zintzoak izan nahi badugu soilik egiten hasi ahalko garen bidaia. Aurrera egin ahal izateko oztopoak ezinbesteko dituen bidaia. Helbururik gabeko bidaia, bidaia bera baita helburua.


Sorkuntza prozesuak

Pieza honen bidez helarazi eta kontatu nahi ditudan ideiak eta mezuak dute garrantzia niretzat uneoro. Mugimenduaren bilaketa du aztergai nire interesak, mugimendu horren bidez kontatu nahi dudana adierazteko, nola mugituko naiz egoera honetan edo beste egoera horretan? edo nola erabiliko dut espazioa hori edo beste hura kontatzeko? horiek dira, besteak beste, nire buruari egiten dizkiodan galderak aretora lanera sartzen naizenean. Betiere helarazi nahi dudanari atxikita eta hori egiteko nire esku dagoen guztia erabilita. Albait zintzoena izaten saiatu naiz zerbait mugimenduaren bidez kontatzeko garaian. Esaterako: ez naiz mugituko mezuak berez behar duena baino gehiago, edo ez dut behar dudana baino gehiago edo gutxiago egingo informazio hori kontatzeko. Puntu horiek planteatzen dizkiot nire buruari mugimendua ikertzeko garaian