Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka '07

Dantzan Bilaka: Aurkezpena | Lanak | Egutegia

Myriam Pérez Cazabón
e-j-e-r-c-i-c-i-o-n-ú-m-e-r-o-d-o-s

e-j-e-r-c-i-c-i-o-n-ú-m-e-r-o-d-o-s

Ideia, Koreografia eta Zuzendaria: Mai-My
Interpreteak: Myriam Perez, Amaia Pascual, Naiara Escudero
Jatorrizko Musika: Maite Arroitajauregi
Argiztapena: Saroa Bikandi
Eszenografia: Mai-My
Bideoa eta Argazkia: Victor Iriartev
Jantziak: Mai-My
Beste laguntzaile batzuk: Nerea Urbieta
Iraupena: 15
Eskerrak: Tzigana (Ainoa), Estudio 84 (Sonia), Muelle3, local Cortes
Kontaktua: myriam38@hotmail.com / 607 838 235

MY-MAI: Myriam Pérez, Oiartzun, 1981.
Rotterdamse Dansacademie akademian egin zituen dantza-ikasketak eta gaur egun koreografo-lana eta dantza-irakasle lana EHUn egiten ari den psikologia-ikasketekin uztartzen du.

Maite Arroitajauregi, Eibar, 1977.
Biolontxelo-ikasketak egin zituen Gasteizko Jesus Guridi kontserbatorioan. Interpretea eta musika-irakaslea dugu eta hainbat musika-talde eta dantza-koreograforekin aritzen da elkarlanean.

Víctor Iriarte, Bilbao, 1976.
Kazetaritza-ikasketak egin eta Bartzelonan zineman espezializatu ondoren, ikus-entzunezko sorkuntzan eta unibertsitate-irakaskuntzan aritu zen.

MAI-MY proiektua 2004an sortu zen, dantzaren lengoaia, musika eta ikus-entzunezkoa biltzeko asmoarekin. Iaz beren lehen pieza (TENTATIVA) aurkeztu zuten Euskadiko erakusketa koreografikoan.

e-j-e-r-c-i-c-i-o-n-ú-m-e-r-o-d-o-s izenburuko pieza dute bigarren lana.

Bat. Bi. Hiru. Lau. Bat. Bi. Hiru. Lau
B-A-T-B-I-H-I-R-U-L-A-U
B-A-T-B-I-H-I-R-U-L-A-U
B-A-T-B-I-H-I-R-U-L-A-U
B-A-T-B-I-H-I-R-U-L-A-U
U-D-S-R-S-U-T-O-U-D-S-R-S-U-T-O-
N-O-T-E-C-A-R-N-O-T-E-C-A-R-
Aaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa.
Eeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeee.
Oooooooooooooooooooooooooooooooooo.
Uuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuu.
Ccccccccccccccc.
Dddddddddddddddddddddddd.
Nnnnnnnnn.
Rrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrr.
Ssssssssssssssssssssssssssssssssssssss.
Ttttttttttttttt.
B-A-T-B-I-H-I-R-U-L-A-U
B-A-T-B-I-H-I-R-U-L-A-U
B-A-T-B-I-H-I-R-U-L-A-U
UNDOSTRESCUATROUNDOSTRESCUATRO
U-N-D-O-S-T-R-E-S-C-U-A-T-R-O-
U-N-D-O-S-T-R-E-S-C-U-A-T-R-O-
Bat. Bi. Hiru. Lau.
Bat. Bi. Hiru. Lau

Sorkuntza prozesuak

Eadweard Muybridge eta Etienne-Jules Marey. Argazkigintzaren bi izen klasiko ditugu aipagai pieza honi esker.

Mugimenduaren deskonposizioari buruz egin zituzten esperimentuak baliagarri izan ziren gestualitatearen faseak aztertzeko; ekintza bat bere garapenean izoztea zen helburua, ondoren bere une guztietan aztertzeko.

E-J-E-R-C-I-C-I-O-N-Ú-M-E-R-O-2 piezak azterketa bat planteatzen du, non frakzioetan zatitzen diren keinu horiek guztiak, batuta eta ordena korrelatiboan garatuta emaitzatzat espazioaren gaineko gorputz baten desplazamendua dutenak. Piezak, jatorrian behintzat, neurri handi batean gogorarazten ditu XIX. mende amaieran izan ziren mugimenduaren eta irudiaren esperimentuak, hots, analisi zientifikoa, laborategiko probak.