Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka '07

Dantzan Bilaka: Aurkezpena | Lanak | Egutegia

Atxarte López de Munain
OROIMENAREN GELAK

OROIMENAREN GELAK

Ideia, Zuzendaria: Atxarte Lopez de Munain
Koreografia: Lopez de Munain, con ayuda de las bailarinas
Interpreteak: Izaskun Lapataza; Oiane Lopez de Munain; Atxarte Lopez de Munain
Jatorrizko Musika: Ernesto Maestro
Argiztapena: Gareth Green
Argazkia: Natalia Matrelle
Beste laguntzaile batzuk: Magali Mintegiaga
Iraupena: 27
Kontaktua: atxarteles@yahoo.es / 946253290

Atxarte Lopez de Munain Zúñigak Gernikan hasi zituen dantza klasikoko ikasketak 1988an. Bilbon jarraitu zituen dantzako ikasketekin eta 1998an Arte Ederretan lizentziatu zen.

Urte horietan, dantza garaikidea ikasi zuen Lexuri Gallastegirekin, Blanca Arrietarekin eta Matxalen Bilbaorekin.

Euskadiko Koreografi III. eta IV. Erakustaldietan parte hartu zuen Orroe dantza taldearekin.

Euskadiko Koreografi VII. Erakustaldian aurkeztu zen lehenengoz lan koreografiko propioarekin, birarako hautatua suertatuz Oskola lanarekin. Orduz geroztik, 9 eta Hizki Mutua lanekin ere parte hartu du hurrengo VIII. eta IX. Erakustaldietan.

2004tik geroztik, Koreografia Master bat egiten ari da London Contemporary School of Dance-n.

Oroimenaren gelak, usaimenak eragindako bidaia baten hausnarketa bat da. Usaimenak oroimenarekin zuzenki lotua dagoen zentzua da eta oroimenen eragile bizia.

Aromak gure denboran eten bat dira, bahiketa bat. Norberaren munduan erabat murgiltzen gaituen bizipen bat. Bizi izandako zerbaiten berbizipen indartsua, ia ia erreala, erreala gure barne-munduan. Usaimena oroimenen eragile gogotsua da eta oroimen horiek, iraganean bizi izandako zerbait dakarten arren, momentu baten orainaldi huts bihurtzen dira, denboraren pertzepzio eta bizipena ere erabat aldatuz, parentesi bat sortuz gure orainaldian.

Oroimenaren gelak usainaren bidez oroimenaren bidai horretan murgiltzen da, oroimen horren izaera konkretu eta puruena bilatuz eta egoera horren aurrean gorputzak duen erantzuna aztertuz.


Sorkuntza prozesuak

Usainaren inguruko hausnarketa bi maila desberdinetan antolatu dugu.

Alde batetik gorputzean fisikoki zer eragiten duen aztertu nahi izan dut, hau da arnasketak berak gorputzean eragiten duen mugimendu minimoa aztertu. Arnasketa hutsa harturik, gorputzean eta bereziki birikiak batzen dituen saiheskiek jasaten duten mugimendua lokalizatu, gero hori hasiera jarraibide bezala harturik beste mugimendu batetara garatzeko.

Bestalde, usaintzeak, berez gorputzaren jarrera konkretu bat eskatzen du, sudurra zerbaitera hurbiltzeak jarrera erabat aldatzen du.

Azterketa honen helburua hizkuntza edo kode konkretu bat aurkitzea da. Izan ere, usaina kanpoko elementu bat den arren, nire helburua usiarekin harremana edo hark eragindako mugimendu bat aurkitzea da. Bilaketa horiek binakako inprobizasioak inplikatzen dituzte, batak besteari arnasketa edo aipatutako jarrera horren kontzientzia indartzeko.

Usainak ekarri duen beste atala prozesura oroimenaren jolasa izan da. Usaina ingurua ezagutzeko tresna bat izan daiteke, baina bere presentziaren kontzientzia biziena oroimena aktibatzen duen momentuan izaten dugu.

Aroma desberdinak erabiliz, gehienetan bedar aromatikoak, oroimenarekin jolastu nahi izan dugu, konkretuki gorputzaren oroimenarekin. Helburua oroimenen errepresentazioa ez izanik, gorputzean eta haren sentsazioen memorian zentratu gara. Egun batetan erabilitako aroma batek sortutako egoera bat beste momentu baten aroma berdinaren bidez gogoratu, sentsaziori helduz, egoera horretan murgilduz usainaren bidez.

Bestalde, pertsonen absentziarekin ere jolastu da, berriz ere oroimenarekin jolasteko asmoz. Nola aldatzen da binaka sortutako mugimendu baten berbizipena bietariko bat falta denean.

Prosezua, oroimenen gelatxo horietara bidaiak bezala planteatu nahi izan dugu, denboran atzera eta aurrera eginez, usainaren bidez gertatu ohi den bezala.