Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka '07

Dantzan Bilaka: Aurkezpena | Lanak | Egutegia

Cecilia De Madrazo
DER RAUM

DER RAUM

Ideia, Koreografia eta Interpreteak: Tonatiuh Diaz & Cecilia de Madrazo
Jatorrizko Musika: Marc Cano
Argiztapena eta Eszenografia: Tonatiuh Diaz & Cecilia de Madrazo
Jantziak: Tonatiuh Diaz & Cecilia de Madrazo
Beste laguntzaile batzuk: Maria Martin
Iraupena: 15
Eskerrak: Martin Martin, obraren sorkuntzan emandako kolaborazioagatik
Kontaktua: elcavernario@voila.fr / bruta01@hotmail.com

Cecilia de Madrazo, Bilbo.
Bertan hasi zituen bere balet-ikasketak eta Madrilgo kontserbatorioan graduatu zen. Eusko Jaurlaritzaren beka bat lortu zuen bere ikasketak Londresen jarraitzeko; hiri horretan hasi zuen bere karrera profesionala, eta Txileko, Alemaniako, Austriako eta Holandako konpainietan eman zien jarraipena ondoren.
Tonatiuh Diaz, dantzari eta koreografo mexikarra. 1997an Europara bidaiatzea erabaki zuen, karrera artistikoan izan zitzakeen aukera hobeen bila. Alemaniako, Austriako eta Euskadiko konpainietan lan egin du. Bere lan koreografikoa bere jatorrizko herrian eta Alemanian aurkeztu dute.

DER RAUM

Proiektu fisiko-teknikoaren espazioak edonola zehaztuta dagoela ere egiazko espazio bakar baten baliozkotasuna izan al dezake? Haren aldean, alboko espazioak artearen espazioa, eguneroko bizitzaren espazioa, bere ekintzekin eta joan-etorriekin espazio kosmiko bakar baten forma primigenioak eta objektibotasunera subjektiboki baldintzaturikoak al dira?

Martin Heidegger.


Sorkuntza prozesuak

Gizakiak guztiari izena eman nahian, gauza bakoitzari zergati bat eta arrazoi bat eman nahian sorturiko zerbait dugu espazioa, eta lan honetan jada eginda eta izendatua dagoena zatitzen saiatu gara: espazioa, gauza heldu ezin eta aldakor hori, baliagarri izan zaigu obra hau sortzeko, non eszenak bata bestearen atzetik datozen ardatz nagusirik gabe eta une bakoitzean absurdora, ilogikora eta, zergatik esan gabe utzi, ironikora iristea bilatuz.

Inprobisazioak paper oso garrantzitsua izan du piezaren prozesuan, eta contact-ak, Laban teknika-ariketek eta inprobisazioko Forshyte metodoa ezinbesteko erreminta izan ziren. Ordu asko gure gorputzak ezagutuz, espazioari nola eragiten dioten eta espazioak berak gu geuri nola eragiten digun ikertuz, eta horren guztiaren ondorioz, hartu beharreko norabidea aurkitu genuen pieza honen bidez gauzatu nahi genuena lortzeko.