Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantza Garaikidearen III.Zirkuitoa

Aurkezpena

Zirkuito '07 - Cartel

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak bultzaturik, antzoki publikoen SAREAk -non Aldundiek eta udalek ere parte hartzen baitute- Dantza garaikidearen hirugarren Zirkuitoa aurkezten du; hain zuzen, Euskadiko zenbait herritan hilabete batzuetan zehar garatuko den programazio berezia.

Edizion honetan parte hartuko duten herriak honako hauek izango dira: Bizkaian: Barakaldo (Barakaldo antzokia), Elorrio (Arriola Kultur aretoa) eta Leioa (Kultur Leioa-Auditorium); Gipuzkoan: Donostia (Egia kulturetxea -Gazteszena-) eta Lasarte (M. Lekuona kultur etxea) eta Araban: Vitoria Gasteiz (Jesús Ibañez de Matauko antzokia -Hegoalde-gizartetxea-).

Konpainiak, beraien artean hiru Euskadikoak eta beste bat kanpokoa, 2006an estreinatutako lanak aurkeztuko dituzte, beraz, gure inguruko dantza garaikidea hurbilduko digun programa.

  • "LOOK". Kía. ERTZA de Asier Zabaleta.
  • "DUETO". Filipa Francisco & Idoia Zabaleta.
  • "STAFF". Kia Damián Muñoz.
  • "CUANDO UNO QUIERE Y EL OTRO NO". Kía. Marcos vargas & Chloé-Brûlé.

Zirkuitu honek sektoreko profesionalek eta zaletuek formato txiki eta erdiko azken produkzioak ezagutzeko duten gogoari erantzuna eman nahi dio, baita honelako ikuskizunetara publikoa erakartzeko antzokiek egiten duten ahaleginean laguntzea ere.

Beraz, goza ezazu saio hauekin eta, gero ta gehiago, DANTAZARI LAPATU!!


Zergatik Dantza zirkuito bat Euskadin?

Orain dela bi urte, Dantza zirkuito hau martxan jarri zenean, bi helburu nagusi landu nahi ziren, hain zuzen, formato txiki eta erdiko produkzioak erakusteko espazio egonkorren eskasia dela-eta, sektoreko profesionalek eta zaletuek duten kezka bati aterabide bat ematea, baita honelako ikuskizunetara publikoa erakartzeko antzokiek egiten duten ahaleginean laguntzea ere.

Lehen edizioan parte hartu zuten antzokiek dantza garaikidearekiko interes berezia erakutsi zuten aurreko urteotan. Iaz beste bi antzoki gehitu ziren eta aurten, hirugarren bat. Alde horretatik dantza gero eta toki gehiagotan egoteko lan egin nahi da, bestelako aretotara sartzen joateko eta, poliki poliki, dantza garaikidearen programazio iraunkorra izateko.

Zirkuito honek Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren aurtengo Dantza programa osatzen du. Programa horrek bi helburu nagusi ditu: dantza sustatzea gure herrian, eta gero eta publiko gehiagok, sortzaile eta dantzariekin batera, mintzaira eszeniko berriak esploratu eta erakusteko grinaz parte har dezan.


Nork antolatzen du?

Antzoki publikoen SAREAk, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak bultzaturik eta Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien eta Gasteizko eta Donostiako udalen laguntzarekin.


Dantza garaikideari laguntza

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak dantza sustatzeko dirulaguntza deialdi bat egiten du urtero, honako modalitate hauekin: sorkuntza koreografikoa, dantza ekoizpena, birak eta formakuntza. Deialdi horren helburu orokorrak hauexek dira:

  • Beren aktibitatea Euskadin garatzen duten koreografo eta konpainien SORKUNTZA sustatzea.
  • Sektore honetan egiten diren PROFESIONALIZAZIO ahaleginetan laguntzea, ahal delarik.
  • Euskadiko eta kanpoko ESZENA ZIRKUITOETAN dantzarako gero eta aukera gehiago izateko Zabalkunde ekimenak sustatzea.

Espezifikoki, honako kontu hauek bultzatu nahi ditu dirulaguntzen deialdiak:

  • Dantza konpainiei laguntza ematea, eta berriak sortzeko laguntzea.
  • Urtero dantzako proiektu berriak izatea ahalbidetu nahi dute.
  • Koreografo independenteak sortzeko baldintzak izatea.
  • Dantza garaikidearen korrente bat sustatzea.
  • Euskadiko panorama eta eskaintza kulturala aberastea.
  • Dantza, bitartekari kultural eta artistiko garrantzitsutzat baloratzen duen publikoa hazten laguntzea.

Hala eta guztiz ere, sorkuntza eta ekoizpena bultzatzeaz gain, dantzaren munduaren ahultasunik nabarmenena lanen difusioarena da. Horixe da hain zuzen ere Zirkuito honek landu nahi duen alorra.


Zirkuitoa etorkizunean...

Zirkuitoak hiru urte betetzen ditu aurten, eta etorkizunean jarrai dezalaren erronka dugu. Programazio aldetik, nahiz estatuko nahiz beste herrialdeetako proposamanak ekartzeko aukera izatea nahiko luke.

Zentzu honetan, Zirkuitoa etorkizunean sendotu dadin lan egiten jarraituko dugu; bai Euskadin, bai Estatuan, dantzaren profesionalek eta publiko zaletuak erreferentziatzat jo dezaten.