Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka - 2013

"TAUPADA" ANA CAPILLA

TAUPADA

Ideia, Zuzendaria: Ana Capilla
Koreografia: Ana Capilla
Interpretea: Ana Capilla
Jatorrizko Musika: Marc Cano y Selva de Mar
Argiztapena: Marc Cano
Eszenografia: Ana Capilla
Argazkia: Pablo García
Jantziak: Ana Capilla
Eskerrak: Aikoa, Begoña Krego, María Martín
Kontaktua: nana.cc@hotmail.com / 617622054
Iraupena: 16’

KOREOGRAFOAREN IBILBIDEA
Ana Capilla andaluziarra da jatorriz, baina hiru urte egin ditu Euskadin. Gaur egun Bilbon bizi da. Dantza klasikoan lizentziatua da, Sevillako Dantza Kontserbatorio Profesionalean. Hasiera-hasieratik, dantza garaikidera jo du adierazpide bila. Gradu ertaineko ikasketak egin zituen Madrilgo Dantzako Errege Kontserbatorioan. Gaur egun, Krego-Martín Danza konpainiako kide da eta dantza- eta yoga-eskolak ematen ditu, yoga baita ikertu eta ikasteko darabilen beste tresna. Nolabait ere, Anak bi diziplina horien batasuna bilatzen du arte eta giza esperientzia gisa.

SORKUNTZAREN PROZESUAREN PLANTEAMENDUAK
Gorbeiaren oinetan bizitzea nire lanaren zati bat da, lurrarekin izan dudan konexioa dela eta. Ideia horren abiapuntua bizi-taupaden inguruko gogoeta da, bizitza ematen eta eusten digun energia-ponpaketaren ingurukoa. Zer erritmo, tempo eta kalitate izaten ditugu bizitzan zehar? Nondik dator jarduteko behar dugun bultzada? Bihotzetik ala burutik? Bizitzaren taupada bakarra entzuteko gai gara, horretatik jarduteko eta, horrela, gure burua ezagutzeko eta gure buruari irekitzeko? Erdigunea bilatzea, bertan zure buruarekin lerrokatzen zara eta, bertatik, posible da gainerakoekin eta bizitzarekin partekatzea. Bestalde, zenbat aldiz aldentzen gara erdigunetik? Hori ere bizitza da. Bizitzan zehar esperimentatzea eta, galera eta erorketen bidez, muina non dagoen ulertzea. Harmoniatik eta xalotasunetik eraikitzeko eta ibiltzeko. Eta, egoera horretatik, naturako partaide garela eta batzen gaituen taupada komuna dagoela sentitzeko.

PIEZAREN SINOPSIA
Kiribil kosmikoa,
horretan arnasten dugu.
Inkontzientetik,
Kontzientetik.
Lehen bizi-taupada,
azaleratzen den nagia, kexua.
Bere patua onartzen duen arima,
erori, jaiki, hautsi,
zutitu, norabidea, galera,
altxatu, eutsi…
Eta azkenean askatu,
zalantzetatik, beldurretatik, hausturetatik…
eta…izan besterik ez…
eta…gogoratu besterik ez…
Denok Bat Garela.

TAUPADA