Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka - 2013

"WALK AND TALK #1" IBON SALVADOR

WALK AND TALK #1

Ideia, Zuzendaria: Ibon Salvador, Luciana Chieregati
Koreografia: Ibon Salvador, Luciana Chieregati
Interpreteak: Ibon Salvador, Luciana Chieregati, Esti Olabarri
Soinu sorkuntza: Nuno Torres
Argazkia: Amaranta Krepschi
Beste laguntzaile batzuk: James Newiit, Márcia Lança, Mariana Reis
Produkzioa: Coletivo qualquer
Eskerrak: Helena Katz, Sofia Neuparth, Bernardo Chatillon, Gonçalo Pires, Camila Jorge, Augusto Ribeiro, Cristina Vilhena, Eneko Zabalo, Kontxi Belandia, c.e.m (centro em movimiento), Câmara Municipal de Lisboa
Kontaktua: coletivoqualquer@yahoo.com.br
Iraupena: 20’

KOREOGRAFOAREN IBILBIDEA
Ibon Salvador: Arte Ederretan lizentziatua EHUn, 2008tik aurrera dantza-mugimendua eta lengoaia komunikatzaileen arteko eremuak ikertzen ditu. Bere lanak Euskal herria, Brasíl eta Portugalen aurkeztu izan ditu. Gaur egun pertzeptzio sentsuen eremua, filosofía eta erreal bezala ulertzen dugunaren mugak eraldatzeko aukerak hausnartzen dirau.
Luciana Chieregati: 15 urte zituenetik dantza ikasten du. San Pablo-n Dantza-Mugimenduan lizentziatzen da Anhembi Morumbi Unibertzitatean eta aldi berean San Pabloko Univertsitatean filosofía ikasten du. Gaur egun nahiz kale esparruan nahiz espazio ezsenikoan gorputzaren presentzia politikoa ikertzen du hitzaren eta mugimenduaren bitartez. Dantza laborategiak, erresidentzia artistikoak, eta ikasketa taldeak antolatzen ditu.

SORKUNTZAREN PROZESUAREN PLANTEAMENDUAK
Prosezu honen abiapuntua momentu berean baina espazio desberdinetan gertatzen diren bi dantza komunikatzeko ideia da || kalea aukeratzen dugu gertakizunerako leku bezala| gure ikerketa prozesuan oinarri garrantzitsu bat delako| narratiba aldakorrak ekartzen dituelako beti| hasieratik ez dugulako gure burua ikuslearen begiradaren erdian ipini nahi| agertu eta desagertu nahi dugu eta intermitentzia hau egunerokotasunean agertzen diren mugimendu-gestu-dantzak ikusgai bihurtzeko erabili
Egoera honetan gaudela walkie-talkiak agertzen dira| hitza sarean transmititzeko tresna bat| elkar ikusi gabe batera egoteko modu bat| hurbil eta urrun aldi berean egoteko modu bat || Dantza bat berau gertatzen ari den momentua esateko konposizio-moduak lantzen hasten gara || Esaten duguna erreala da? || dantza-mugimendua-pentsamendua-pertzeptzioa sarean transmititu || Leku bat aukeratzen dugu| pertsonen ibilkera beraiekin ibiliaz ikertzen dugu | geldiuneak| suspentsioak| leku zehatz horretan zein dantza den posible ulertzeko| gorputz ikustezina – gorputz hiztuna
Mugimendua hitza eta lekuaren arteko konpozisio ariketak sortzen ditugu| ariketa hauek estruktura posibleetan antolatzen ditugu| ezagunak konbidatzen ditugu walkie-talkien bitartez gure bidean lagundu gaitzaten| aukerak egiten ditugu

PIEZAREN SINOPSIA
Experimentu honetan walkie-talkiekin eratutako praktika desberdinen bitartez gorputza, espazioa eta hitzaren artean agertzen diren harreman aukerak ikertzen ditugu. Horrela, ezagutzak mailakatu gabe, bakoitzaren presentzia aldaketek, inguruarekin harremanetan dihardutela, joku bat antzemateko aukera ematen digute.Eta era berean materiak (ahotsa, dantza, legua) begi-bistan dugunaren(aren) aldamenean mugitzen dira.
Kaleko espazio batean gertatzen ari diren mugimenduei hitza gain-jarriaz, errealitatean arraildurak ireki nahi ditugu, ez berau fisikoki eraldatuz, baizik eta, bidaia honetan gurekin datorrenari pertzeptzio iragazki berriak proposatuz, leku batetako gertakizunak ikusi-entzun-esateko moduekin batera.
‘WALK AND TALK #1’ leku desberdinetan elkar-bizi diren jario zorabiagarriei irekitako gonbidapen bat da, aurreiritzirik gabeko tarte baterako gonbidapena, hurbilago eta urrutirago begiratzeko; agian, espazioan eta espaziorekin eratzen diren forma zehatzen aniztasunari irekitako gonbidapena.

WALK AND TALK #1