Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka - 2013

"LINE" DAVID GUERRA

LINE

Ideia, Zuzendaria: David Guerra
Koreografia: David Guerra y Cristian López
Interpreteak: David Guerra y Cristian López
Jatorrizko Musika: David Guerra / Collage
Argiztapena: Iván Martín
Argazkia: Vanessa Cadenas y Nohelia Velo
Bideoa: Luis Guillermo Sánchez
Jantziak: Lucrecia Martínez
Eskerrak: DT Espacio escénico
Kontaktua: sintxantxu@hotmail.com / 620209864
Iraupena: 12’45”

KOREOGRAFOAREN IBILBIDEA
Dantza garaikidean graduatua da Mariemma Dantzako Errege Kontserbatorio Profesionalean, 2005ean, eta Dantza garaikidearen koreografian lizentziatua Maria de Avila Goi Mailako Dantza Kontserbatorioan, 2011n, Interpretari eta pedagogo jardun du Trasdanza difusio-proiektuan. Horretan, hainbat koreograforen –Chevy Muraday, Teresa Nieto, Damián Muñoz, Carmen Werner, Enrique Cabrera eta Mónica Runde, besteak beste– piezak dantzatu ditu. Zenbait konpainiatan ere lan egin du, esaterako Megaló Teatro Móvil eta El Curro DT konpainietan. Gaur egun bere konpainia zuzentzen du: Kubuk Danza.

SORKUNTZAREN PROZESUAREN PLANTEAMENDUAK
Ideiaren oinarria lehenago pieza luze baterako sortutako duo bat da, bi izakiren arteko elkarrizketa eta elkarrekin komunikatzeko bideak jorratzen dituena.
Obrak keinu bidezko adierazpena ikertzen du. Bi interpretariek beren keinuak egiten dituzte, eta bien keinuen arteko erlazioa bilatzen da. Zati hori garatzeko, eroso eta ingurutik isolatuta sentitzen garen espazioetan lan egitea proposatzen da.
Behin keinuak aukeratuta, obraren musikan oinarritutako mugimendu-partiturara egokitzen dira. Zati horretan, keinuak aldatu egiten dira, bi interpretarien konexioaren bidez.
Hortik aurrera, irudi abstraktuez eta geometrikoez osatutako bideo bat egin eta mugimendu-partiturara eta interpretarien arteko harremanetara egokitzen da.
Bideo bidezko lana inoiz erabili ez dudan bide berria da. Horren aldeko apustua egin eta etorkizuneko beste sorkuntza-lan batzuetan garatu nahi dut.

PIEZAREN SINOPSIA
Lanak espazio intimo bat sortu nahi du, ikusleek eta interpretariek elkarren arteko lotura sortzeko. Interpretarien keinu bidezko lanaren bidez, beraien arteko loturak eratzen dituzten mugimenduak sortzen dira, bideo-proiekzio batek eta inguratzen gaituen eta trantzean jartzen gaituen melodia batek lagunduta.

LINE