Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka - 2013

"SINCRONÍAS" MARIANELA LEÓN

SINCRONÍAS

Ideia, Zuzendaria: Marianela León, David Azpurgua
Koreografia: Marianela León
Interpretea: Marianela León
Jatorrizko Musika: Mario Bastian
Eszenografia: David Azpurgua
Jantziak: Marianela León
Kontaktua: marianelalenruiz@yahoo.es / 617-143218
Iraupena: 25’-35’

KOREOGRAFOAREN IBILBIDEA
Arte Ederretan lizentziatua da EHUn. Ikuslearekiko harreman zuzenak izateko interesak ekintza-artera bultzatu zuen, eta ondoren dantzara. 2000. urtean “butoh” dantza ezagutu zuen, Sua Uranaren bitartez. Norbera den bezala eta dagoen bezala hedatu ahal den espazio-denbora bat da dantza hori. Haren erreferente nagusia Masaki Iwana da. Berarekin lankidetza estuan jardun du 2003tik 2011ra bitartean. Emanaldiak eskaini ditu Espainian, Frantzian, Ingalaterran, Portugalen, Alemanian, Italian, Grezian, Suitzan, Luxenburgon, Estonian, Errusian, Israelen eta Japonian.

SORKUNTZAREN PROZESUAREN PLANTEAMENDUAK
Hainbat gairen sinkroniak. Gorputzaren eta espazioaren arteko harremanak. Gizabanakoaz haratagoko bizitza.
“Lotura sakona dago zeinuen, gertaeraren eta bizitza edo bitalismoaren artean. Marrazki baten lerroan, idazketaren edo musikaren lerro batean egon litekeen bizitza ez-organiko baten potentzia da. Organismoak hil egiten dira, baina bizitza ez”. Deleuze.
“Espazio eszenikoa”, espazio-denborazko geometriako (magnetikoa?) zenbait legek (ikertu beharrekoak) araututako azala. Arkitekturaren matematika malgutu egiten da ekintza eszenikoaren bidez. Zer geometria motak arautzen ditu harreman horiek? Denbora eta espazioa banaezinak dira.
Argiek, soinuek, gorputzek, lerroek, dantzak, begiradak, entzuteak… gure topaketaren denbora-espazioa eratzen dute. Izan ere, topaketan uztartzen dira espazioaren dimentsioak. Hala esaten digu Saramagok: “espazio batean bizi gara fisikoki, baina sentimentalki oroimen batean bizi gara batez ere”.

PIEZAREN SINOPSIA
Ibilbideak.
Kolore-lerroenak, argiarenak, soinuarenak eta gorputz bizienak. Norabide-jokoak, bat-egiteak, metaketak, distantziak, bidegurutzeak, mozketak, gaitzespenak, noraezak.
Topaketa horretan, zer sinkronia mota gerta daitezke?
Egunez egun marrazten ditugu geure bizitzako lerroak, elkar kutsatzen dugu, elkarri eragiten diogu edo beste batzuekin harremanetan jartzen gara. Izan ere, komunikazioa funtsezkoa da existentzia edo harreman mota guztietan. Sinkroniak onartzea gauzak noiz hasi eta amaitzen diren ulertzea da, hortxe kokatzen baita bestearen eta gure askatasuna.

SINCRONÍAS