Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka - 2013

"PIEL ROTA" AIALA ECHEGARAY

PIEL ROTA

Ideia, Zuzendaria: Aiala Echegaray
Koreografia: Aiala Echegaray
Interpreteak: Isabelle Duplan, Marta Tejada, Mª Paz Holguin
Jatorrizko Musika: Martin Ghersa
Argiztapena: Pilar Duque de Estrada
Eszenografia: Cía Input
Argazkia: Elvira G. Navas
Bideoa: Isabelle Duplan
Jantziak: Cía Input
Eskerrak: RCPD Mariemma, Pilar Duque de Estrada, a todas las personas que han confiado en que apueste por la danza y a mis maris.
Kontaktua: aialietxe@gmail.com / input.danza@gmail.com; 669022819
Iraupena: 17’

KOREOGRAFOAREN IBILBIDEA
Erromon (Bizkaia) jaio zen, 1987an, eta 14 urterekin hasi zen dantza modernoa dantzatzen. Madrilera joan zen gizarte-laneko diplomatura egitera, eta bertan dantza garaikidea ezagutu zuen. 2008an, Madrilgo Mariemma Errege Kontserbatorioan sartu zen. Han prestakuntzari eutsi zion koreografo ospetsuak zituela, hala nola Guillermo Weikert, David Zambrano eta Teresa Nieto. Michele Man and friends konpainian aritu da interpretari, “TENT” proiektuarekin. “Piel Rota” (Azal hautsia) koreografo gisa egindako lehen lana da.

SORKUNTZAREN PROZESUAREN PLANTEAMENDUAK
Ideiaren abiapuntua esperientzia pertsonala da, inoiz bizi izan ez duzuna. Itxurazko inolako arrazoirik gabe agertu den sentimendu berria, axolagabe utzi ez zaituena. Gai horren gainean lan egin izanaren arrazoia gehiago jakiteko nahia da, zergatia ezagutzekoa, ulertzekoa, ikertzekoa, adieraztekoa… Materialak hiru elementu eta horien arteko harremanak ditu oinarri: argiak, dantzariak eta aulkiak. Planteamendu horretatik abiatuta, lanak pisuak eta kontrapisuak ikertzen ditu, horregatik duo-lan handia dago. Mugimendu pertsonala ere ikertzen du, bai aulkiekin –obran sartu dudan beste elementu bat da hori– bai norbere buruarekin. Mugimendu pertsonal hori, askotan, ez dugu ezagutzen edo ez dugu lantzen, araututako koreografia bati lotu beharrean gaudelako. Azkenik, interpretazioarekin ere lan egin dut piezan zehar, gorputzaren bidez ez ezik, hitzaren bidez ere giro desberdinak sortzeko.

PIEZAREN SINOPSIA
Antsietatea, animaliaren biziraupenerako funtsezko eginkizuna duen erantzun emozionala, gizabanakoak arriskutsu jotzen dituen egoerei emandako alarma-erantzuna da. Hitz hori entzutean, guztioi sortzen zaizkigu barne-sentipenak eta pentsamenduak, baina kostatzen zaigu hori argitasunez eta askatasunez adieraztea. Hala ere, badira beste adierazpide batzuk, hala nola gorputza, inoiz huts egiten ez dutenak eta, ezer esan gabe, dena kontatzen dutenak. Pieza honen helburua publikoa minutu gutxitan sortzen den mundu paralelo horretan sartzea da.

PIEL ROTA