Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka - 2013

"KARMA" NATALIA DE MIGUEL

KARMA

Ideia, Zuzendaria: Natalia De Miguel
Koreografia: Natalia De Miguel con la colaboración de los bailarines
Interpreteak: Mikel Del Valle, Manuel Palazzo y Natalia De Miguel
Jatorrizko Musika: Dirty Beaches y otros
Argiztapena: Alaine Arzoz Diez
Bideoa: Marina Planas Antich
Jantziak: Natalia De Miguel
Eskerrak: La Fundición
Kontaktua: nataliademiguel13@gmail.com
Iraupena: 20’

KOREOGRAFOAREN IBILBIDEA
Nataliak gimnastika erritmikoaren arloan ekin zion bere prestakuntzari; ondoren, Artebin eta La Fundiciónen jarraitu zuen; Bartzelonan dantza klasikoa, garaikidea eta antzerkia ikasi zituen, eta aldi berean, Ikus-entzunezko Komunikazio karrera egin zuen. Geroago, The Placen graduatu zen (London Contemporary Dance School), Kenteko Unibertsitatean. Azken urtean dantza garaikideko irakasle, dantzari eta koreografia-laguntzaile jardun du Caracalla Dance Theater-en, Beiruten. Zuzendari izan dituen koreografoen artean Ramón Oller, Sasha Roubicek eta Guido Tuveri aipa ditzakegu, besteak beste. Koreografo gisa, honako pieza hauek aurkeztu ditu Londresen: ‘Reversed Skyn’ (2010), ‘The cut’ (2011) eta ‘Exposure’ (2012).

SORKUNTZAREN PROZESUAREN PLANTEAMENDUAK
“Karma” lanaren abiapuntua mugimendu arin eta erraza eta tentsioaren eta erlaxazioaren arteko kontrajarpena bilatzea da. Bilaketa horrek lotura zuzena du mina eta heriotza onartzeko prozesuarekin. Jaioterri dudan Euskal Herriko natura eta horren elementuak sinbolo gisa erabiliz, mina eta denbora onartzeari buruzko imajinarioa sortzen hasi nintzen. Elementu horietako bat haritza da: iragankorra izan arren, Gernikako bonbardaketatik bizirik irten zen 1937an. Ideia horietan oinarritutako bideo-dantza egin genuen eta imajinario hori sortzeko proiekzioak erabili genituen. Material koreografikoa sortzeko minaren, heriotzaren eta onarpenaren kontzeptuak ikertu, ulertu eta adierazi genituen, eta hori garatzeko sexualitatea, liskarra edo kontzeptu haiek sorrarazitako erreakzio psikologikoak erabili genituen. Eszenografia eta sorkuntza artistikoa egiteko erreferentzia zinematografikoetan oinarritu naiz, eta sortzeko prozesuan zehar, kontzeptuari eta emozioei garatzeko eta finkatzeko bidea eman diet.

PIEZAREN SINOPSIA
Iraungitze-data duen bizitzaren aurrean, blokeoa instintiboki agertzen da. Oraina iragankorra dela onartzen badugu soilik bizi ahal izango gara egian eta maitasunean. Onarpenaren bidez pisurik astunena arintasun bihurtuz, espazio-denbora hipotetikoa lor dezakegu, etorkizuneranzko eternitate batek eta iraganeranzko beste batek bat egiten duten unea. Onarpenaren ondoren, une horretan, izakia denboraren zauriaren aurrean libre izan eta beldurrik gabe bizi daiteke. Nietzchek esan zuenez, “Maite duzuna, maita ezazu halako moldez non horren betiereko itzulera ere nahi duzun”.

KARMA