Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka - 2013

"DÚO" NOEMÍ VIANA

DÚO

Ideia, Zuzendaria: Iñigo Ortega
Koreografia: Noemí Viana
Interpretea: Noemí Viana
Jatorrizko Musika: Anakrusa
Argiztapena: Ander Fernández
Eszenografia: Anakrusa
Argazkia: Anakrusa
Bideoa: Ion Estala, Juan Falque
Jantziak: Anakrusa
Eskerrak: Niessen kultur gunea Oreretako udala, Txema Vázquez, Lur Viana
Kontaktua: anakrusa@anakrusa.com
Iraupena: 15’

KOREOGRAFOAREN IBILBIDEA
Noemí Viana. Vitoria-Gasteiz, 1979. Gimnasia erritmikoan urte luzez trebatua. EHUn; Psikopedagogia, magisteritza eta SHEE/IVEFen titulatua. London Contemporary Dance School, The Place eskolan dantza-prestakuntza egin eta baita bertako taldearen partaide bilakatu ere, Edge 08. Koreografo desberdinentzako lan egin du: Rui Horta, Asier Zabaleta, Menelva Harris, eta Pedro Pieres. Koreografa bezala Mexikoko IV Festival Muuval Collective-en parte hartu du. Jesus Rubiorekin Pi 20 sortu eta eta 2010. urtean Madrilgo Koreografia Lehiaketan sari anitz jaso ditu, besteak beste lehenengo saria eta 2011. urtean Impuls Tanz-Vienna international Dance Festival-ean parte hartzeko beka. 2012an Anakrusa jaiotzen da eta konpainiako partaide eta sortzaile bezala, ‘Tempus,-i’ eta ‘Insitu’ piezak sortzen ditu, eta oraingoan ‘Dúo’.

SORKUNTZAREN PROZESUAREN PLANTEAMENDUAK
Erditze-ondorengo oroitzapenei buruzko lan bat. Oroitzapen bisuala, entzutekoa, emozionala eta motriza. Alderdi horiek gogorarazi eta mugimendua jarriko diegu, umetoki barneko irudiekin lagunduta.

PIEZAREN SINOPSIA
Haurdun nago
Nire gorputzaren eraldatzea
Nire mugimenduaren moldaketa
Nirea ez den beste mugimendu batekin batera bizi
Nirea ez da?
Ni al gara?
Zer zara?
Nola mugitzen zara?
Nola mugitzen nauzu?
Nola mugituko gara?

‘Duo’ haurdun dagoen emakumezko dantzari baten ikerketa da. Haurdunaldiak bere gorputzean, emozioetan, inguruan eta lanbidean duen eraginaren hausnarketa. Bi mugimendu eta bi gorputzen arteko elkarbizitzea eszenaratzeko beharra. ‘Duo’ bat solo batean.

DÚO