Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka - 2013

"RETRATOS DE LA BELLE ÉPOQUE" IKER ARRUE

RETRATOS DE LA BELLE ÉPOQUE

Ideia, Zuzendaria: Iker Arrue
Koreografia: Iker Arrue
Interpretea: Yadira Rodríguez, Verónica García Morcardó, Antonio Ayesta
Jatorrizko Musika: Luis Miguel Cobo, Seymour Rubinstein
Argiztapena: Jorge Fuentes, Isaac Lucas
Beste laguntzaile batzuk: Dantzagunea, Teatros del Canal, María Carbonell, Proyecto Titoyaya, The Swatch Group Ltd., Enrique Cabrera.
Kontaktua: ikerarruemauleon@gmail.com / aidoproject.iker@gmail.com
Iraupena: 18’

KOREOGRAFOAREN IBILBIDEA
Dantza garaikide ikasketak Madrid eta Londresen. Lan egindako koreografoen artean azpimarratzekoak: Chevi Muraday, Jens Bjerregaard, Pascal Touzeau, Anders Christiansen, Dominique Port , Mark Spradling, Robert Connor, Arno Schuitemaker, Russell Maliphant, Mónica Runde, Olga Cobos eta Peter Mika…
2009 urtea geroztik eta Eusko Jaurlaritzak babestua, proiektu ezberdinak garatu ditu AI DO PROJECT bidez.
Dantzari moduan aritzeaz gain, Espainia naiz Europako hainbat herrialdetan ere (Dinamarka, Frantzia, Alemania, Austria…) pedagogo moduan jarduten da.

SORKUNTZAREN PROZESUAREN PLANTEAMENDUAK
Aurreko sorkuntzetan garatutako hildoari jarraituz, dantza garaikidea eta aikidoa bateratzen dituen proiektu berria proposatzen da.
Beste sorkuntzei hamankomun diren ezaugarriez gain (hizkuntza koreografiko berri bat bilatzea eta Aikido filosofiaren aplikazioaren azterketa egungo gizartean), “Retratos de la Belle Époque” diziplina artistiko ezberdinak arremanetan jartzen saitzen da: dantza garaikidea, aikidoa eta Belle Époque (1870-1914) izeneko garaiari dagokion pintura, eta zehazkiago, garai honetan esanguratsuen izan zen genero piktorikoarekin: ERRETRATUA.
Honako hau da sorkuntza planteamendua:

  • Prozesuarekiko lehenengo hurreratze pauso moduan, Aikido entrenamendua.
  • Ekoizpen epea dantza aretoan.
  • Aurre-aurkezpena ekoizpen epe amaieran.
  • Egoitza teknikoa aretoan.
  • Aurkezpen nagusia.

PIEZAREN SINOPSIA
Beti ere modu metaforikoan, gaur-egungo gizakiaren indibidualismoa eta gizaki berak bere gizarte-ingurunean proiektatzen duen irudiarekiko duen dependentzia isladatzen saitzen da ‘Retratos de la Belle Époque’.
Belle Époque garaian pintura generorik esanguratsuena erretratua izan zen. Garai hartan genero honek izan zuen garapenean oinarrituz eta pentsamendu modernoa garatzeko ezinbestekoak izan ziren gakoak aurkitu nahiean, helburu garbi bat planteatzen du sorkuntzak: zubi edo konexio berrien eraikuntza pintura, mende haserako gizarte naiz kultura eta dantza garaikidearen artean.

RETRATOS DE LA BELLE ÉPOQUE