Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka '11

Dantzan Bilaka: Aurkezpena | Lanak | Egutegia

“Tr3s x Tr3s” David Guerra

Tr3s x Tr3s

Iraupena: 14’30’’
Ideia, Zuzendaria : David Guerra
Koreografia: David Guerra
Interpreteak: Belén Guijarro, Ruth Muelas, David Guerra
Jatorrizko Musika: Echos of Me "Deru", Logic Noise Cargo "It", Playground 1 "Deru", Homero Hymnus 1 ‘’Helios’’, West Orange 1’’Helios’’
Argiztapena: Iván Martín
Eszenografia: David Guerra
Argazkia: Mireia Sans, Luis Alberto Largo
Jantziak: Lucrecia Martínez
Beste laguntzaile batzuk: Cristian López, Carolina Arija
Eskerrak: Espacio Joven 14-30
Kontaktua: sintxantxu@hotmail.com 620209864

Koreografoaren ibilbidea

David Guerra Garcíak 6 urterekin hasi zuen bere dantza-alorreko prestakuntza Santurtzin. Dantza Klasikoan goi-mailako gradua du, dantza garaikidean erdi-mailako gradua. Koreografian eta antzezpenean, berriz, lizentziatua da, Avilako Maria Goi Mailako Dantza Kontserbatorioan. Hainbat koreografia sortu ditu, eta hainbat antzokitan eginiko koreografia-lehiaketetan hartu dute parte. Gainera, hainbat koreograforentzat egin du dantza. Horretaz gain, hainbat pedagogia-proiektutan hartu du parte, esaterako, Trasdanza, Alas Abiertas eta Dancing to Connect proiektuetan.

Sorkuntzaren prozesuaren planteamenduak

Sorturiko egitura batetik abiatu gara, eta hortik lan berri bat hasi dugu, aurretik sorturiko lanean oinarrituta, baina bilatzeko eta zerbait berria aurkitzeko prest beti. Mahaian sartzeko erak bilatu ditugu, baita hori ukitzekoak, hartzekoak, eramatekoak, uztekoak eta estimatzekoak ere. Haren zurruntasunetik hutsera nola erortzen garen ikertu dugu, haren horizontaltasunean nola sartu eta haren bertikaltasuna nola tratatu. Galdera eta forma horiek guztiek mahaiaren eskeleto arkitektonikoaren eta haren lengoaia-aukeren inguruan lan nahiko sakona egitera eraman gaituzte. Lengoaia fisikoa eta gorputzarena bilatu dugu lan osoan zehar eta, mahaien eta geure gorputzaren ardatza oinarritzat hartuta, oso garrantzia handia eman diogu gorputzaren desbertikalizazioari. Azkenik, lengoaia bera erabili dugu lan osoan, ideiari esanahia emateko, eta entsegu-gelan utzi dugu mugimenduaren ikerketa. Zati horretan bi maila erabili ditugu mahaien gainean, obrarentzako eboluzio-modu gisa

Sinopsia

Obra horrek jada sortutako pieza bat osatu du, garapenaren zati bat falta zitzaion eta. Mahaia, euskarritzat hartuta, gure bizitzako oroitzapen eta bizipen guztien sinboloa da. Oroitzapen eta bizipen horiek guk geuk daramatzagu, eta aukeratutako lekuetan lagatzen ditugu, marrazki espazialak eta arkitektonikoak sortuz. Egitura horiek irudi anitz sortzeko eta mugimendu-forma berriak bilatzeko askatasuna ematen digute.