Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka '11

Dantzan Bilaka: Aurkezpena | Lanak | Egutegia

“Verfallen” Iker Arrue

Verfallen

Iraupena: 16’
Ideia, Zuzendaria: Iker Arrue
Koreografia: Iker Arrue
Interpreteak: Iker Arrue
Jatorrizko Musika: Luis Miguel Cobo
Argiztapena: Issak Lucas
Bideoa: Alberto Gastesi
Eskerrak: CobosMika Company, La Gorga, Nun Art, Euskal Etxea BCN, Areta Bolado.
Kontaktua: ikerarrue@hotmail.com 605 730 547

Koreografoaren ibilbidea

Eusko Jaularitzak emandako dirulaguntzak 2002/03 eta 2003/04 urteetan Madrid eta Londresen dantza garaikide ikasketak burutzeko .

Ibilbidea konpainia profesionaletan: Losdedae, Nuevo Ballet Español, Mancopy, Megaló Teatro móvil, Cienfuegos, Dance Theatre of Ireland...

Proeiktu ezberdinetan ere koreografo desberdinekin egin du lan: Pascal Touzeau, Anders Christiansen, Dominique Port , Mark Spradling, Monica Runde, Russell Maliphant...

Gaur egun eta 2007an hasirik, CobosMika Company-ko partaide.

Dantzari bezela aritzeaz gain pedagogo moduan ere jarduten da Espainia eta Europa mailan.

Sorkuntzaren prozesuaren planteamenduak

Ezaugarri hamankomuna izango duten pieza sorta baten lehenengo sorkuntza da “Verfallen”. Bi hizkuntza ezberdin elkartzearen emaitza, mugimenduari aurre egiteko bi modu, bestearen aurrean geure burua kokatzeko bi jokabide: dantza garaikidea eta Aikidoa.

Koreografia osatzerako garaian bi izan dira planteatutako helburuak: hizkuntza koreografiko berri bat bilatzea batetik eta Aikido filosofiaren aplikazioaren azterketa egungo gizartean bestetik.

Sinopsia

Modu metaforikoan “Verfallen”... bizitza, bizitza besterik ez dela eta inora ez garamatzala uler dezakegu. Ez dauka helbururik, bakoitzak ematen diona baino.

Elementu eszenografiko baldintzaile garbí bat erabili da horretarako: aria. Aria elementu fisiko, metaforiko, iradokigarri, eszenografiko edo poetiko moduan…

Besteengandik ezberdintzen gaituena ulertu eta errespetatzeko zailtasuna... norbera izateko leku baten bilaketa... mugatzen gaituen Besteengandik ezberdintzen gaituena ulertu eta errespetatzeko zailtasuna... norbera izateko leku baten bilaketa... mugatzen gaituen guztia alde batera uztea...