Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka '11

Dantzan Bilaka: Aurkezpena | Lanak | Egutegia

“L´akua” Eneko Balerdi

L´akua

Iraupena: 15’
Ideia, Zuzendaria: Eneko Balerdi
Koreografia: Eneko Balerdi
Interpreteak: Eneko Balerdi
Argiztapena: Arantza Flores
Argazkia: Paula Rechtman
Eskerrak: Dantzan Bilakako kide eta koordinatzaileei
Kontaktua: Eneko.balerdi@gmail.com 650710187

Koreografoaren ibilbidea

2004 eta 2007 urteak bitartean LCDS The Placen egin zituen Dantza Garaikideko ikasketak. Ondoren Danimarkako SAGA konpainian aritu zen Ingrid Tranumen zuzendaritzapean eta DTI, Irlandan Martine Pisaniren zuzendaritzapean. 2008an Euskal Herrira itzuli eta EHUko Ikuskizunaren Arteak eta Zientziak Masterra burutu zuen.. Orduz geroztik Euskal Herrian aritu da interprestazioan, sorkuntzan eta irakaskuntzan. Atxarte Lopez de Munain, Mikel Aristegi eta Natalia Mongerentzat egin du lan besteak beste. 2008an “Dantzan Banaka” bakarkako lana sortu zuen Dantzan Bilaka programaren babesean.

Sorkuntzaren prozesuaren planteamenduak

Dantza Klasikoan jatorria duten puntatako zapatilen mugimendu aukerak aztertu inprobisazioaren bidez kode klasikoetatik aratago lenguaia pertsonala sortuz.

Ura da inspirazio iturria sentsazioen bilaketan. Uraren egoera ezberdinetatik abiatuz mugimendu kalitate ezberdinak garatu sentsazio ezberdin hoien bitartez sentimendu ezberdinak adieraztea lortzeko.

Batura, haustura, bakardadea, hutsik edo beteta sentitzea Sentsatzio guzti hauek bizi ditu elementuetako batek bestearekiko. Bizipen hauen nolakotasuna aztertu nahi da gorputzean eta zer nolako diseinuak marrazten dituzten sentsazio hoiek dantzariarengan.

Sinopsia

“L’akua” lanak ura bezalako oinarrizko elementu baten osagaien artean sortzen den tentsio eta presioaz hitz egiten du. Bakarkako lanean beste osagaiaren oroipena, lotura eta banaketa bizi ditu dantzariak.

Gelditu gabe igaro da likido izan denean, bapatean izoztu eta ohartzerako lurrundu da ordea. Urarena zikloa da ordea, egoera ezberdin hoiek behin eta berriz bizitzen dira eta inoiz ere ez guztiz berdin.