Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka '11

Dantzan Bilaka: Aurkezpena | Lanak | Egutegia

“Nahual” Oiane López de Munain

Nahual

Iraupena: 20’
Ideia: Oiane Lpz. de Munain, Iñigo Martínez
Zuzendaria: Oiane Lpz. de Munain
Koreografia: Zuzendaria eta dantzariak
Interpreteak: Eneko Balerdi, Atxarte Lpz de Munain, Paula Rechtman
Jatorrizko eta zuzeneko musika: Kepa Elgoibar
Argiztapena: Naiara Ituiño, Borja Ruiz
Argazkia: Lander Arregi, Amaia Lpz. de Munain
Bideoa: Naiara Ituiño, Borja Ruiz
Jantziak: Oiane Lpz. de Munain, Maite Zuñiga
Eskerrak: Cdart, Flakos, Bilboeszena
Kontaktua: Oiane.munain@gmail.com

Koreografoaren ibilbidea

Oiane López de Munain Zuñiga 9 urterekin hasi zen dantza klasikoa ikasten Rosa María Hierroren eskutik, ondoren dantza garaikidearekin jarraitzeko Iñaki Landa, Lexuri Gallastegi eta Matxalen Bilbaorekin besteak beste. EHU-UPVn Filoso?an lizentziatu ostean London Contemporary Dance Schoolen, The Place-n, graduatu zen dantza garaikidean, bertan Andile Sotiya, Kerry Nicholls eta Maresa von Stockert koreografoekin lan eginez.

Interprete lanetan aritu da Lexuri Gallastegiren, Atxarte López de Munain, María Grazia Sulpizi eta Steffen Doering koreografoekin, azken honekin Zefir in Zannussi taldearekin.

Gaur egun irakaskuntzan dihardu, dantza arloan zein filosofian. “Nahual” bere lehen lan koreografikoa da.

Sorkuntzaren prozesuaren planteamenduak

Mitologia mesoamerikarrean “nahual” pertsona bakoitzaren izpiritu zaindaria den animalia bat da.

Gizakia izaki soziala da, ezinbesteko du taldean egotea iraun ahal izateko, baina honek barne gatazka batera darama eta gatazka honetan oreka bilatuko du tentsioari eutsiz. Bere barruko “animalia”ren eta taldean funtzionatzeko behar duen alde razionalaren arteko oreka.

Lan honetan gizakiaren berezko kontraesanak azalaratzen dituen balada batetik abiatu gara, Erdi Arotik datorren euskal balada bat alegia. Maddi, gauez neska, egunez oreina, izaera bikoitza, ezinbesteko bikoiztasuna, bakarrik eta taldean…baina nola bateratu bere izaera bikoitz hori inguruarekin? Neba Jakesek, ehiztaria izanik eta bere arrebaren izaera onartu ezinik, oreina hil eta jan egiten du, bere arreba denik sinestu ezinda.

Kontakizun honetatik abiatu gara bertan agertzen diren hainbat sentimenduren inguruan hausnartzeko (bikoiztasuna, fragmentazioa, gizartearen banakoaren irenstea…), gero istorioa berreraikitzeko.

Prozesu honetan dantzari, musikari eta argiztatzaileak batu gara elkarlanean aritzeko, soinua dantza eta argiak, zein proiekzioak erabiliz lan honen atmosfera sortuz. Inprobizaziotik abiatu gara, materialak aukeratuz eta baztertuz, nahiz eta ate bat zabalik beti eduki lanaren berezko garapenerako.

Sinopsia

Maddi, emakume gauez, animalia egunez.

Hiru dantzari, musikari bat…gizakiaren ezinbesteko bikoiztasunean eta honek sortutako kontraesanen inguruan eraikiz. Giza izaerak dakarren taldean egon beharrak sortutako bilakaeran, egonezinean, plazerrean, desiran…oinarritzen den istorio batetik abiatuz. Oreka hauskorra, etengabeko tentsiora garamatzana, emozio eta arrazoiaren arteko zubia.

Testuinguruak egiten al gaitu? Ala taldeak? Baina nor gara gu benetan? Berezko izaera dugu ala taldeak irensten gaitu?