Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka '11

Dantzan Bilaka: Aurkezpena | Lanak | Egutegia

“Tela para falda y no oso en la orilla” Marianela León Ruiz

Tela para falda y no oso en la orilla

Iraupena: Segunda parte: 28’
Ideia, Zuzendaria: Marianela León Ruiz
Interpreteak: Marianela León Ruiz, Alessandro Bedosti
Argiztapena: Cora
Eszenografia: Elena Aitzkoa
Beste laguntzaile batzuk: Oier i. a., Loty Negarti
Argazkia: Elena Aitzkoa
Eskerrak: Miguel A. Gacía
Kontaktua: marianelalenruiz@yahoo.es

Koreografoaren ibilbidea

Arte Ederretan lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean, Marianelak Sua Uranaren bitartez ezagutu zuen butoh dantza 2000. urtean. Butoh dantzari askorekin eta ezagunenetakoekin ikasi du, baina Marianelaren erreferentzia-puntu nagusia Masaki Iwana da. Masakirekin gogotik lan egin du 7 urtez. Interprete modura arriskuak hartzen ditu. 100 ekitaldi baino gehiagoko esperientzia du (bakarka nahiz talde txikitan) hainbat herrialdetan.

Sorkuntzaren prozesuaren planteamenduak

Alessandro:

Bizitza xumeari eta apalari buruzko Tao Yuanming-en hainbat poemak inspiratu zuten, batez ere, nire dantzaren sorkuntza-prozesua. Horrek guztiak honako hau imajinatzera eraman ninduen: astiro, mugimendu oso txikiekin, dantza egiten duen forma ahul bat, oso sotila, fantasma bat bailitzan iluntasunetik azaltzen.

Marianela:

HASARRETU
APURTU
BESOA
SOILIK

ERRE
ESAN
MINA IZAN
BEHAR IZAN

IBILGAILUA
HARTU
LETRA
IDATZI

GOGAITU
HIL
BEGIAK
SUDURRA

AHOA
ESPAINAK
MERTXIKONDOAREN
LOREA

IMAJINATU
ZU
TXORIA
ZARELA

Sinopsia

Kaixo arantza ikusezina trinkoa gaua lumatua horrelaxe txistua botatzen du mundu guztiak ez litzateke alferrik izango sua etengabe sukar ametsak ditu uraren gainean zakurraren ahoarekin ederki neska.

PD: Eta ez du ezertarako balio.

Marianela Leónek (sukoia) eta Alessandro Bedostik (urretxindorra) dantza egiten dute Elena Aitzkoaren marrazki baten gainean.