Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka '11

Dantzan Bilaka: Aurkezpena | Lanak | Egutegia

“GU-nosotros, los héroes” Carla Fernández

GU-nosotros, los héroes

Kontzeptua: Carla Fernández
Musika: "Katza"
Laguntzailea: Judith Mata
Kontaktua: carla.fdez@yahoo.es / 652 197 042

Koreografoaren ibilbidea

Mexikarra jatorriz (Monterrey, 1978), eszenatokirako diziplina artistikoak ditu iturburu: antzerkia eta gaur egungo dantza. 2003. urteaz geroztik Bilbon bizi da eta han bertan hasi zen ikus-entzunezko sorkuntzan autodidakta modura lan eginez. Geroago argitalpen digitalean trebatu eta beka bat eman zioten Bartzelonan zinema dokumentala eta gizartea ikasteko. 2006. urteaz geroztik, bere lana eszenatokietan nahiz ikus-entzunezkoetan gauzatu du, eta beste artista batzuen proiektuetan ere lan egin du dantzari, interpretari eta bideogile modura. Carlaren lanean tartekaturik daude eszenatokiko adierazpenak eta performantzezkoak, arte soinuduna eta plastikoa, ikus-entzunezkoen lengoaia edota kultura zinematografikoa. Ikerketa eta gorputza sorkuntza-tresna modura erabiltzea bultzatzen ditu, eta gune bat ipini du martxan, laborategi-lantegi modura, ahalik eta baldintza egokienak sortzeko pertsona bakoitzak bere sormenerako tresnak aurkitu ahal izan ditzan.

Sorkuntzaren prozesuaren planteamenduak

“Prozesu-egoeran” aurkezten da.

Aukeraketa hori, eszenatokiko sorkuntza-prozesua ikuslearengana hurbiltzeko aukeren gainean gogoeta egin izanaren ondorioa da. Izan ere, pertzepzioa oraindik ere garrantzitsutzat dudalako, “begiratzen duenaren begirada mugitzeko” moduen bila nabil. “Bárbara, humana con cola” aurreko lanean, ikusleek elkarri begiratu eta niri begiratzen didate, denok elkarri begiratzen diogu; aldi berean, begirada horietan dago, begirada horiek bultzatzen dute, hurrengo mugimendua eragiteko nire erabakia, eta horrek sortuko du azken konposizio guztia: koreografia.

“Erakutsi prozesuan” baldintzak, egoera berezian ipiniko gaitu performerrok, eszenatokitik kanpo nahiz eszenatoki barruan kokatzeko, eta hala “antzerkian klasikoa dena” deseginik geldituko litzateke ekintza lortu nahirik: ikusleen begien aurrean eraiki eta suntsitzen da dena; bilakaera guztia eta bilakaera horren elementu guztiak begien bistan egongo dira, ikusten duenari ideien eraldaketa eskaintzeko.

Sinopsia

Zientzia fikziozko dantza-trilogia bateko bigarren lanera eginiko lehen hurbilketa da honako pieza hau. Argi-, gorputz- eta soinu-diseinuak errealitatearen beste alderdi baterantz jotzen du: balizko giza bilakaera baten utopian kokaturik, bi izakien harremanez hitz egingo digu, eta topaketa horren erritoez, etorkizuneko garai batean.

Mugitu, gelditu eta begiratzeko pieza da.

Greziarrarentzat, ariketarik bikainena da begiratzea.

Ez da jarrera pasiboa, aktiboa baizik, espiritualtasun handia eskatzen duena; begiratzearen bitartez, agerian jartzen da (aleceia) izadiaren ordena, den-dena agindupean duen legea.

Judith Mata