Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka '08

Dantzan Bilaka: Aurkezpena | Lanak | Egutegia

Holocausto caníbal
Saioa Ibáñez

Holocausto caníbal

Iraupena: 15'
Zuzendaritzaeta koreografía: Saioa Ibáñez
Interpreteak: Rubén Arriolabengoa, Maite Otaola, Santiago Ayana, Idurre Azkue eta Saioa Ibáñez.
Argiztapena: Rubén Arriolabengoa
Beste laguntzaile batzuk: Idoia Zabaleta

Sinopsis

Asmamen multiformeko gizon hartaz hitz egingo dugu. Gizon hori Tupinamba tribukoek bahitu ondoren, tribuaren eskala sozialean gora egin eta tribukoen ohiturak ezagutu zituen. Are gehiago, berarentzat asmatzen zituzten usadioak ere ezagutu zituen, harik eta ohitura haien guztien zentzu sinoptikoa ezagutu zuen arte, berari trufa egitea, eta bera hil eta amaieran bere haragia irenstea.

Saioa Ibáñez

Arrasate 1975. Bere Dantza-heziketa Bartzelonan hasi zuen. Bruselan, David Hernandez zuzendari zuen Performance Education Program delakoan hartu zuen parte. Amsterdamen, hiru urte egin zituen SNDOn, Dantza Berria Garatzeko Eskolan. Jóvenes Coreógrafos lanean, Natalia Monge-ren eta Nerea Urbietaren lanetan, eta Kanarietako Masdanza Nazioarteko Dantza Lehiaketan lehen saria irabazi zuen bere Ihes puntuak lanean esku hartu zuen. Matxalen Bilbao-ren Mutis eta Idoia Zabaletaren Una sola noche lanetan lan egin zuen. Eskolak eman ohi ditu Arrasaten, Bergaran, Eskoriatzako Giza Zientzietako Unibertsitatean, eta Alteako eta Leioako unibertsitateetan eta beste zenbait akademiatan.

Sorkuntzaren prozesuaren oharrak

Sortze-lanerako, antzinako istorio odoltsu honetako pertsonaien lana egingo duten lau pertsona ditut. Dantza-pieza bat baino gehiago da; hamabost minutu horiek basati onaren, gaur egungo eta betiko gizon primitiboaren, bizitza zentzugabeari eta zirraragarriari buruzko dokumental sinesgarria dira. Horretarako gure basatien eguneroko bizitzako hainbat ikuskizun landuko ditugu, euren habitat naturalean, sasi batzuen atzean, ezkutaturik filmatuko ditugu, baina guk nahi duguna adierazteko gauza ez badira, errealitatea manipulatu ere egingo dugu.