Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka '08

Dantzan Bilaka: Aurkezpena | Lanak | Egutegia

Good, very good
Marta Navaridas - Alexander Deutinger

Good, very good

Iraupena: 20 min
Ideia, sorkuntza eta interpreteak: UNICORN (Marta Navaridas & Alexander Deutinger)
Jatorrizko Musika: Vincent Gallo, Alberto Iglesias, Johannes Brahms
Eskerrak: Irene Schaltegger, Liz King, Idoia Zabaleta
Kontaktua: marta.navaridas@gmail.com

Sinopsis

Lan horrek eremu berri batera eramaten du UNICORN gisa egin genuen Look at them now! gure lehen lanaren oinarrizko egitura. Off-eko ahotsa irudi bidez jasotzen den esanahia aldatzeko erabiltzen dugu, eta ikuskizunaren agertokia beste testuinguru batean jartzen, beste leku bat (oraingoan ezkontza-kontsultategi bat) bilaka dadin.

Good, very good! lanean, mugimendu abstraktuaren leuntasunak animalien sexu-bizitzari buruzko uztarketekin eta giza sentimenduei buruzko, zehazki senar-emazteen harremanei buruzko, testu melodramatikoekin nahasten dira.

Marta Navaridas
Deskribatu kopiatu errepikatu engainatu abiarazi ezabatu txistua bota urtu nahiago izan bihurritu lebitatu gezurtatu erantsi barreiatu estutu batera gertatu hasperen egin bildu oka egin berpiztu bilduma egin berrasi apuntatu tiro egin listua jariatu etsipenez oroitu sermoia eman iragazi lausotu digeritu min hartu hilekoa izan arautu antzeztu larrua jo fotokopiatu isildu aitortu lurreratu

Alex Deutinger
Ukatu huts egin ebaki txantxetan aritu odola galdu harro ibili baretu jengibretu mokaduak hartu jauzi egin ahaztu sortu igurtzi ez jakin murriztu azaloretu sistematizatu irakin kanonizatu erraztu elkarrekin errepikatu falta izan biktimarena egin bat etorri berrantolatu popatik hartu etekina eman barre egin gobernatu zalantzan egon itxurak egin itxurak egin gehiago desblokeatu hieroglifikatu kontatu xuxurlatu ertzetik ibili bateratu sakatu irribarre egin

Sorkuntzaren prozesuaren oharrak

UNICORNek ez du lan-metodologia finkorik, baina gure entseguetan badira klasikoak, sortze-prozesua gidatu dutenak; adibidez:

  • Ahotsarekin batera bat-bateko mugimenduak praktikatzen ditugu, irudimen handiagoa lortzeko modua izateko. Bat-bateko mugimendu hauetatik abiatuz, nolakotasun fisikoak edo jarraitu beharreko ideia berriak garatzen ditugu.
  • Filmetako testuak inolako kezkarik gabe kopiatzen ditugu, gure ikerketa-praktikan txertatzerakoan zer gertatzen den ikusteko. Maite dugu zinema eta gure gorputzek kontatzen dituzten istorio bereziekin integratzea gustatzen zaigu.
  • Gure eguneroko bizitza lanerako gaiaren zati bilakatzen dugu (adibidez, izaera sendoko eta ego bikaineko hainbat pertsona ezagutu ostean, JENDE ALFA izeneko ikuskizuna sortu genuen).
  • Ikusleekin zuzenean komunikatzen duten ikuskizun-tresnekin lan egiten dugu, saihestu egin nahi baitugu ikusleak antzokitik ohiko sentipenarekin irtetea, une ederrak izan dira, baina ez dut uste ulertu dudanik esanez alegia.