Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka '08

Dantzan Bilaka: Aurkezpena | Lanak | Egutegia

Dar dar
Igor De Quadra - June Crespo

Dar dar

Zuzendaritza, koreografía eta interpretea: Igor de Quadra eta June Crespo
Kontaktua: igordeq@gmail.com

Sinopsis

Gure dantza gauzen artean kokatzen da, gorputz batek begiratu egiten du, beste batek entzun eta beste gorputz bat, geroxeago, desagertu egiten da, beste gorputzen batean eragina balu bezala. Egiazkotasuna nekez uzten duen koreografia da, eta kanpoan dagoen gorputza (gauzek edo gauzen artean liluratua) iradokitzen du.

Noiz igarotzen da zerbait gauzen artean kokaturik dagoen gorputza izatetik gorputz baten kokagune izatera?

Igor de Cuadra
Nire arte-lana antzerki-dramaturgiaren eta atal koreografikoaren esparruan garatu da, ekintza fisikoarekiko eta antzerki-idazketarekiko arreta elementu komuntzat izanez beti.

June Crespo
Orain arte, eskulturaren eta instalazioaren alorrean garatu dut nire arte-lana, dantzarekin lotura berezi bat sortuz. Diziplina horren oinarrizko elementuak partekatzen ditut: gorputzak berez dituen eskultura ezaugarriak, denbora eta espazioa.

Sorkuntzaren prozesuaren oharrak

Bi artisten arteko lankidetzaren eta kutsatzearen bitartez, bi egiteko eren artean, Junenaren eta Igorrenaren artean, elkarrizketa ezartzetik sortu zen ideia.

Hasieran kontzeptu edo joko-arau bat ezarri genuen, ezezagunera, ustekabekora eta ezberdinen baterako existentziara eramango gaituen diziplina bat sortzeko. Material batean, ekintza batean edota artista bakoitzaren lehenagoko lan batean oinarrituta, gutako bakoitzak ariketa bat proposatzen dio besteari.

Nola sor dezaket ezagutzen ez dudan zerbaitekin?

Nola sor dezaket zuk ematen didazunarekin?

Era horretan, gure interpretatzaile eta koreografo, arte-objektuaren ekoizle eta irakurle-ikusle rolak trukatzen ditugu, materialtasunaren eta konposizioaren artean kokatutako eremuan.