Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka '08

Dantzan Bilaka: Aurkezpena | Lanak | Egutegia

Vacío
Gustavo Gorosito - Victoria Álvarez

Vacío

Zuzendaritza koreografía eta interpreteak: Gustavo Gorosito y Victoria Álvarez Mújica
Texto y espacio escénico: Dakumene
Técnico de luz, sonido y vídeo: Gabo Punzo
Jatorrizko Musika: Dakumene
Argazkia: Dakumene
Beste laguntzaile batzuk: María Martín
Eskerrak: Jose, Vega, Aingeru
Kontaktua: 687 771 997 / gorosote@yahoo.es / vickymugika@yahoo.es

Sinopsis

Bi huts, bi hutsune. Vacío lanean hutsune hitzak gure irudimenean iradokitzen duen kontzeptua sakontzen saiatzen gara. Bi irakurketa eskaintzen ditugu, desberdinak eta hurbilak, irakurketa bakoitzaren begirada pertsonala errespetatuz. Bi idazketa, bi bakarkako saio elkarri txertatuak: Antinatural eta Herencia.

Bakarka aritu arren, antzeko kezkak ditugu mintzagai: gure etorkin izaera, gure herentzia mingarriak eta naturaren aurkakoa izan daitekeen distantzia. Gure tunelen amaierako topaketa, elkarrekin dugun xede berbera. Gure hutsak ikuskizuna bizitzeko gure modu gisa. Batak besteari eginiko eskaintza, eta horiek ikusi nahi duenari eginikoa.

Dakueme

DAKUMENE 2004an eratu zen, Bilbon, bi sortzaile argentinarrek, Victoria Álvarez Mújicak eta Gustavo Gorositok elkar hartu ondoren.

DAKUMENE definitzea, norberaren hizkuntza eta egiletasuna nahiz sortzaile-interpretatzaileak eginiko gogoetaren eta ikuslearen arteko komunikazio modua bilatzeari dagokionez, etengabeko bilakaeran dagoen ikuskizuna pentsatzeko era definitzea da.

Dantzatik eta antzerkitik abiatuz, ahozko hizkuntza gorputzaren hizkuntzarekin elkartu nahi dugu, idazketa koreografiarekin, gogoeta ikuslearekin. Hitza ekintzara eraman. Ekintza, aurreko idazketa baten irudi modura, edo ikuskizuna, bi ideia elkar gurutzatu bailiran, idazketaren norabide berean doazen irudiak margotzeko margo-oihal modura.

Sorkuntzaren prozesuaren oharrak

Antinatural izeneko nire lana, nire etorkin izaerari eta izaera horrek niregan duen eraginari buruzko gogoetaren poetika gisa, ikuskizunean irudia eta ekintza garatzeko erabilitako intuizioa du abiapuntu.

Ikuskizuneko elementu guztietan egile izatea bilatzen dut. Interpretatzailearen hitzaren bitartez ikuskizunean garatzeko testu bat idatzi dut, eta off-en idatzitako testu modura ekintzen edukia eta musika.

Ahotsaren modulazioa bezalako eguneroko ekintzak eta interpretatzailearen, gauzen, soinuen eta ikuslearen beraren artean sor daitezkeen tirabirak aztertzea interesatzen zait.

Keinuak eta fisikotasuna lantzen ditut; mugimendu oldarkorra eta norberaren mugimendua bilatzea.

"Ikuskizuna margo-oihal modura ulertzen dut, eta margo-oihal horretan ekintzen bitartez irudiztatzen ditut idatzirikoa itzultzen didaten irudiak, marka utzitako gertaerei buruzko oroitzapena eta aztoratzen nauen errealitatea bera". Gustavo Gorosito

Herencia lanarekin, nire kezkak, sentipenak eta bizipenak kontatu nahi ditut. Bakoitzak bere ulermena duela eta, bakarrik lan egiten dut; ez du inork nik bezala ulertzen. Ez dut ideiatik urrundu nahi, ezta ideia sintetizatu nahi ere, sentitzen dudana zehaztu eta pertsonalizatu baizik. Neure hizkuntza bilatzetik abiatuz lan egin nahi dut. Prozesua metodologia antzeko zerbaiten inguruan antolatzen dut:

  1. Jorratu beharreko ideien, kontzeptuen eta gaien zerrenda, gero nik sortutako testu batean transkribatzen dudana.
  2. Horien arteko loturak ezartzen ditut.
  3. Metaforen bidez, testua mugimendura, ekintzara eta keinura itzultzen saiatzen naiz.
  4. Ideiari lagunduko dioten elementuak irudikatzen ditut: gauzak, jantziak, argiak, soinuak, bideoa, gorputz-gaiak.
  5. Bat-bateko saioen bidez, irudimenetik ekintza-mugimenduak edo bat-bateko eredu zehatzak finkatzen ditut. Horretarako, entseguen filmazioez eta iritziak emango dituzten kanpoko pertsonen laguntzaz baliatzen naiz.
  6. Baztertu beharrekoa baztertu eta zer geldituko den aukeratzen dut. Materiala zehazten dut.
  7. Ikuskizunak argi ditudanean, nirekin lan egiten duten pertsonei bideoan, musikan, argiekin eta abarrekin parte hartzeko eskatzen diet.

Victoria Álvarez Mújica