Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka '08

Dantzan Bilaka: Aurkezpena | Lanak | Egutegia

Re-vestimientos
Eva Guerrero - Nuria Pérez

Re-vestimientos

Iraupena: 20
Zuzendaritza, koreografia eta interpreteak: Eva Guerrero y Nuria Pérez
Jatorrizko Musika: Iñaki Díez
Argiztapena: Amaia Vargas
Argazkia: QM PICO
Jantziak: Plataforma Tirante
Mugimendurako laguntzailea: Sara Paniagua
Eskerrak: A tod@s l@s que de una manera u otra habéis colaborado en esto
Kontaktua: evitameydemas@hotmail.com / 649 110 226

Sinopsis

Non daude nire mugak?
Gure mugak?
Zer da egiazki larruazala?
Babestu egiten al du larruazalak?
Lotu egiten al du?
Hitz egiten al du? Nola ukituko nauzu, kristalezko kutxa batean sartuta banago?
Nola ukituko zaitut, gaur mugitzerik ez badut?

Lortuko dugu elkarri ezer esatea?
Lortuko dut hitz egitea?
kristalaren magia da, lotu gabe babestea () gauzaren bat nahi baduzu, baina haren beldur bazara, aski da tartean, gauza horren eta zure artean, kristal bat jartzea; gertu-gerturaino hurbil zaitezke eta, hala ere, onik egongo zara.
Alessandro Baricco

Eva Guerrero - Nuria Pérez

Antzerkigintza ikasi ondoren eta dantzarekin zertxobait serioago hasi ondoren, han-hemen ikastaroak eginez, dantzaren eta biologiaren eremuetatik zetorren Nuria ezagutu nuen. Elkarrekin lanean hastea erabaki genuen, gure ezaguerak elkartuz, agertokian geurea izango zen hizkuntza bilatzen saiatuz, eta geure buruari ea mugimendua hitzetan eta hitzak mugimenduan nola erabili daitezkeen galdetuz, ea eremu artistikoa eremu teorikoago batekin nola nahas daitekeen, ea haren alde zientifikoa antzerkiarekin lotuagoa dagoen nire aldearekin nola erabil daitekeen.

Sorkuntzaren prozesuaren oharrak

Estalduren gaia larruazalaren inguruan egiten ari garen ikerketaren bigarren zatia da. Aurreko lanean, ukimenaren iratzartzeari buruz hitz egin genuen. Honako lan berri honetan, larruazalaren gaia jorratuko dugu. Gaiari ekiteko abiapuntu modura, lau ikuspuntu ezarri ditugu:

1. Ikuspuntua. Agertokian bi pertsonen arteko bakardade fisikoa landuko dugu, egitura garden baten bitartez bakartuz.

2. Ikuspuntua. Nolakoa da elkar ukitzen ez duten eta elkarren artean 10 cm-ko tartea duten bi larruazalen arteko harremana?

3. Ikuspuntua. Gorputzari dagokionez, larruazala zeharkatu aurreko eta ondorengo uneak azalduko ditugu.

4. Ikuspuntua. Nola hitz egiten du gure gorputzak beste gorputz batekin harremanak dituenean?