Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka '08

Dantzan Bilaka: Aurkezpena | Lanak | Egutegia

Desde el ángulo ciego
Carla Fernández - Olatz De Andrés

Desde el ángulo ciego

Ideia, sorkuntza eta interpreteak: Carla Fernández y Olatz de Andrés
Textua eta espazio eszenikoa: Carla Fernández y Olatz de Andrés
Egoitza artistikoa: DeVIR/CAPa (Centro de Artes Performativas de Algarve) , La Poderosa y Sant Rafael 14
Kontaktua: 652 197 042 - ballenas5@yahoo.com (Carla) / 605 119 414 - olatz76@hotmail.com (Olatz)

Sinopsis

Lan horrek HITZAREN, EKINTZAREN eta DENBORAREN arteko bereizketa eta elkarketa jorratzen ditu. Egiazko eta gezurrezko elementuak nahasten ditu, aukerak eraikiz eta deseraikiz. Prozesu horretan, narratzailearen, interpretatzailearen eta ikusleen artean sortzen den irudikapen-esparru komunarekin, denborarekin, eta zenbait ikusleren ikuspegitik ikusten ez den balizko errealitatearen azalpenarekin barneratzen gara lanean.

Carla Fernández
Mexiko, 1978. Agertokiko sortzaile eta interpretatzailea. Sevillan, Madrilen, Italian eta Holandan ikasitakoa. Azken lau urte hauetan Bilbon bizi da; hor, beste diziplina batzuetako artisten lankide izan da eta ikus-entzunezko euskarria txertatu du bere lanean.

Olatz De Andrés
Interpretatzaile-sortzaile eta itzultzaile-lanak tartekatzen ditu. Bere sortze-lanak garatu eta beste talde batzuekin lan egiten du. Bartzelonan bizi da, eta bertan, mugimendurako eta sormenerako esparrua ireki du, dantzaren inguruko ekintzak sortzeko eta hedatzeko.

Sorkuntzaren prozesuaren oharrak

Pieza hori Carlak Olatzi egin zion proposamen batetik sortu zen; ez zuten elkar ezagutzen eta aurrez ez zuten elkarrekin lanik egin. Carlak hasieran nortasunaren gaia mahaigaineratzen zuen, eta marrazkia eta trazua ere proposatzen zituen gorputzarekin lan egiteko prestaketa-metodo modura.

Lan-eremu komun bat bilatu nahian, marrazkia eta trazua bere horretan geratu ziren. Nortasunaren kontzeptutik erretratua eta deskribapena egiteko ideiara iritsi ginen. Hitzaren eta ekintzaren bitartez, errealitateari dagokionarekin eta ez dagokionarekin jolasten dugu, gertatzen ari dena eta gertatzen ari ez dena deskribatuz.

Zinemako eta argazkigintzako erreferentziekin egin dugu lan, hala nola Ivonne Rainer-ekin, Helena Almeidarekin eta Maya Deren-ekin.

Sortze-prozesua, denboran barreiatutako hainbat topaketa trinkotan garatu da. Prozesu horretan zehar, honako galdera hauek sortu zaizkigu: Non dago dantza horretan guztian? Badirudi gai handiak direla gorputz txikientzat. Nola egituratu pieza, ateak irekiak utziz, benetako denboran bizipen bat edukitzeko eta ustekabea eta ezustekoa sortzeko?