Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka '08

Dantzan Bilaka: Aurkezpena | Lanak | Egutegia

Canciones para estar de acuerdo o no
Beatriz Setién

Canciones para estar de acuerdo o no

Zuzendaritza eta koreografia: Beatriz Setién
Interpreteak: Aitziber Viscarret, Ainara, Oscar Martín, Marta Lozano, Xabi Ormazabal, Nerea Riveiro, Beatriz Setién
Jatorrizko Musika: Elena Setién, Canción tradicional francesa anónima
Eszenografia: Beatriz Setién
Eskerrak: Escuela de Música de Rentaría, Arteleku, Escuela de Música y Danza de Alès, Alexandre Goudet, Ana Camarero, Maribel Navascués, Maite Yeregui
Kontaktua: beseye@yahoo.es

Sinopsis

Lan hau musikaren eta dantzaren arteko loturaren azterketatik abiatzen da. Musika-disko modura, hots, hurrenez hurren datozen abesti multzo bezala, egituratuko den obra osoaren laburpenak aurkezten ditut. Abesti koreografiko bakoitzak, nik lantzen ditudan elementuen arteko, hau da, dantzaren, musikaren, gorputzen eta ahotsen arteko loturak erakusten ditu. Pertsona talde batek agertokian izan ditzakeen formatuak batera, kanon erara, bakarka, duoak, kintetoak erabiliz, zenbait parametro sozio-politiko zalantzan jartzen dira. Musikaren eta koreografiaren historiako zenbait unerekin elkarrizketa ere proposatzen da.

Beatriz Setién

Nire ibilbidean eta bizitzan, hainbat diziplina artistikorekin bizi behar izan dut. Nire borondatetik zuzenean datorrena, ordea, dantza da, eta dantzari esker gogoko ditudan bestelako diziplinak neureganatu ahal izan ditut. Musikari-familia batetik natorrenez, nire bilakaeran era naturalean barneratutako arloa izan da musika. Arte plastikoak ere, eta bereziki pintura, nire nortasun artistikoaren osagarri dira; denboraldi batean margolaritza-lanetan aritu nintzen eta, jarduera horrek, eragin zuzena izateaz gain, nire konposatzeko eta mugitzeko erak egituratu ditu neurri handi batean.

Sorkuntzaren prozesuaren oharrak

Gaur egun, margotu behar dudan margo-oihala bailitzan, hots, pigmentu- eta kolore-geruzak ezarriz, irudikatzen dut konposizio koreografikoa. Geruza bakoitzak zerbait erantsiko dio obra osoari, eta geruza bakoitzak fisikoki azalera osoa estali (azpian dagoena ezkutatu, ilundu) behar ez badu ere, obra osoa aldatu egingo du. Geruza horiek gardentasun handiagoa edo txikiagoa izan dezakete, opakotasun handiagoa edo txikiagoa.

Azalerak ezartzen dituen mugetan dago benetako margo-oihalaren eta margo-oihal koreografikoaren arteko desberdintasuna. Benetako margo-oihalean, azalera margotzen hasi aurretik aukeratzen da. Obra koreografikoan, mugak nonahi eta noiznahi jartzea aukera dezakezu, lana luzea edo laburra izango den eta leku berezi baterako edo hainbat lekutarako izango den. Hainbat eta hainbat aldaerari buruz erabaki dezakezu, nahiz eta askotan obra bera izaten den erabakitzen duena.