Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka '08

Dantzan Bilaka: Aurkezpena | Lanak | Egutegia

Bi-Tarte
Amaia Pascual

Bi-Tarte

Iraupena: 20-25
Zuzendaritza, koreografía eta interpretea: Amaia Pascual
Eszenografia: La Carraspera
Argazkia: La Carraspera
Beste laguntzaile batzuk: Miren Gaztañaga, Arrate Etxeberria y Maite Castro
Eskerrak: Gustavo Ciriaco, Gabriel Ocina, Idoia Zabaleta eta Isabel De Naverán
Kontaktua: maritxin@yahoo.es / 665 700 241

Sinopsis

Jendez betetako espazioa eta erdian puntu bat. Ez, hobe, puntu asko eta joko bat; elkartu, banandu, bideak marraztu Banoa, banator eta geratu egiten naiz. Kalea mugimenduan dago, eta guztion artean bals bat. Non dago erdialdea?

Amaia Pascual

Nere lehenengo lanak aretoetarako izan ziren;Manía eta Hueco Amaraumarekin, Luna Nueva Sarai Gonzalezekin Beranduago nere lana beste espazioetara hurbiltzen hasten da; ¿Por qué todo junto se escribe separado y separado se escribe todo junto? eta Etxez etxe Bilboko zubietan aurkezteko sortuak (Periferiak 2005-06), Ejercicio nº2 My-mai-rekin, Ariketa La Calvario-rekin (areto eta kalerako) eta Ibiltariak hasieran aretoetan eta gero kalean aurkezten jarraitzen dudan lana.

Sorkuntzaren prozesuaren oharrak

Sormen prozesu honen bitartez "Ibiltariak" izeneko bakarkako improbisazioan hasitako lanarekin jarraitzeko asmoa daukat. Lan honetan publikotik jasotako informazio mugatu batetik mugimendua sortzeko erabiltzen dut nere gorputza, nere helburua ikusleari protagonismoa ematea zen, eskeintzen didan informazioari funtzio aktibo bat eskainiz, publikoari zerbait helarazi, berak eskeinitako materialaren bitartez. "Bi-tarte" lanaren bidez publikoko pertsonei presentzia eman nahi diet; aurkezten dudan ekintzan ikusleen mugimenduak eragina izango du nere mugimenduan, publikoaren mugimenduak eta nere mugimenduak lanaren konposizioa osatuko du. Bakoitzak betetzen duen espazioa, gure gorputzek osatzen duten bolumena eta guztion artean sortzen dugun espazioaren konposaketa. Publikoa antzezlearen edukiontzia eta heuskarria da eta alderantziz.