Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Kultura Ohiturei buruzko Panela 5. jasoaldia - 2019

Atala

Lagina 204 pertsonez osatuta dago, eta denek ala denek parte-hartze kulturalaren gutxieneko atalase bat gainditzen dute. Hura orekatzen duten 3 irizpidetatik abiatuz eraikitzen da, aldaera hauen arabera:

  • Lurralde historikoak (Araba % 15,7; Gipuzkoa % 35,3; Bizkaia % 47,5; 3 pertsona EAEtik kanpo daude gaur egun)
  • Sexua (emakumeak % 50; gizonak % 50)
  • Adina (% 56,9, 2000-1988 urte bitartean jaioak; % 43,1, 1987-1976 urte bitartean)

5. jasoaldian, % 9,3ko ordezkapen-tasa egon da, eta irizpide orokorren arabera egin dira ordezkapenak (aurreko jasoaldian parte hartu ez zuten bi pertsona berreskuratu dira jasoaldi honetan). Landa- lana 2019ko uztailaren 8tik uztailaren 26ra egin zen.

Txostenaren muina hiru ataletan dago banatuta, eta alderdi hauek aztertzen dira horietan:

  1. Aldaketa-ibilbideak. Hautemandako aldaketa-ibilbideak deskribatzen dira, zenbait aldagairen araberako parte-hartze mailen indizeak eraikiz. Horren ondorioz, igotzeko, mantentzeko edo jaisteko joerak sortzen dira, parte-hartze motaren arabera (hartzailea, sortzailea edo digitala).
  2. Aldaketaren pertzepzio subjektiboa. Norberak hautemandako bilakaeraren analisia, igotzearen, mantentzearen eta jaistearen arabera. Aurreko ataleko emaitza objektiboekin alderatzen da, eta inkestatuek berek emandako arrazoiak aztertzen dira.
  3. Parte-hartze kulturalaren mailak izandako bilakaeraren baldintzatzaileak. Azalpen-faktoreetan izandako aldaketek parte-hartze kulturalarekin lotutako joera gorakorren edo beherakorren gainean duten inpaktuaren analisia.

Emaitzak eskema modura aurkezten dira, eta, kasu bakoitzean, asmoak, neurgaiak, neurtzeko modua, emaitzak eta interpretazio-iruzkin bat adierazi dira. 2. Eranskinean aldagaien eta beren kodetzearen xehetasunak aurki daitezke.