Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kultura Ohiturei buruzko Panela 4. jasoaldia - 2018

Atala

Kultura kontsumitzen duten 204 pertsonak osatzen dute lagina. Hura orekatzen duten 3 irizpidetatik abiatuz eraikitzen da, aldaera hauen arabera:

  • Lurralde historikoak (Araba % 15,7; Gipuzkoa % 35,3; Bizkaia % 47,5; 3 pertsona EAEtik kanpo daude gaur egun)
  • Sexua (emakumeak % 50, gizonak % 50)
  • Adina (% 52,9, 2000-1988 urte bitartean jaioak, eta % 47,1, 1987-1976 urte bitartean)

Laugarren jasoaldi honetan, ordezte-tasa % 14,7koa izan da, eta oinarrizko irizpideei erreparatuz ordeztu dira. Landa-lana 2018ko azaroaren 13aren eta abenduaren 12aren artean egin zen.

Txostenaren muina lau ataletan dago banatuta, eta alderdi hauek aztertzen dira horietan:

  1. Aldaketa-ibilbideak. Hautemandako aldaketa-ibilbideak deskribatzen dira, zenbait aldagairen araberako partaidetza-mailen indizeen eraikuntzari jarraikiz. Horrek joera gorakorrak, egonkorrak edo beherakorrak sortzen ditu, parte-hartze motaren arabera (hartzailea, sortzailea edo digitala).
  2. Aldaketaren pertzepzio subjektiboa. Norberak hautemandako bilakaeraren analisia, igotzearen, mantentzearen eta jaistearen arabera. Aurreko ataleko emaitza objektiboekin alderatzen da eta inkestatu berek emandako arrazoiak aztertzen dira.
  3. Kultur arloko parte-hartze mailaren bilakaeraren baldintzatzaileak. Azalpen-faktoreetan izandako aldaketek kultur arloko parte-hartzearekin lotutako joera gorakorren edo beherakorren gainean duten inpaktuaren analisia.
  4. Interneten kultura-erabilerari buruzko bloke kointuralaren analisia.

Emaitzak eskema modura aurkezten dira, eta, kasu bakoitzean, asmoak, neurgaiak, neurtzeko modua, emaitzak eta interpretazio-iruzkin bat adierazi dira. 1. eranskinean aldagaien eta beren kodifikazioen xehetasunak aurki daitezke.