Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Kultura 12-13

Kulturaren Euskal Behatokiak Kultura 12-13 aurkeztu nahi du, EAEko kultura estatistiken informaziorik garrantzitsuenaren laburpena, alegia. Haren ekarpen nagusia eskura dagoen informazio kulturalaren (kulturaren sektoreei nahiz zeharkako elementuei buruzkoa) laburpena eskaintzea da; bereziki kultura gastuarena, enpresena eta enpleguarena.

Lehenengo zatian hauen gaineko informazioa dago: Arteak (arte eszenikoak, ikusizko arteak eta musika), Kultura-industriak (liburua, diskoa eta ikusentzunezkoa) eta Ondarea (liburutegiak, artxiboak eta museoak). Bigarren zatia, berriz, gastu publikoari, enpresei, enpleguari, etxeetako gastuari, informazioaren gizarteari eta ikastetxeetako jarduerei buruzkoa da. Zeharkako irakurketa horrek EAEko kultura-esparrua besterik ez du hartzen.

Azken urteetan kulturaren errealitateak zer bilakaera izan duen jakiteko aukera ematen duten denbora-serieak eskaintzen dira. Horrez gain, Behatokiaren webgunean argitaratutako txostenetara estekak ere eskaintzen dira, informazioan sakontzeko eta egin diren irakurketa interpretatiboak kontsultatzeko aukera ematearren.

Kultura 12-13 Euskadiko kulturaren erreferentziazko estatistiken-argitalpena da, eta 2007an hasitako muinari eutsi dio. Behatokiak, sektorearen laguntzaz, informazio erregularra eta sistematikoa sortzeko ahalegin kolektiboa bultzatzeko eginiko lanaren emaitza da. Sinetsita gaude tresna baliagarria izango dela hau EAEko kulturaren mundua objektiboki aztertzeko.

Kultura 12-13 (pdf, 3MB)