Helburuak eta funtzioak

Kulturaren Euskal Behatokiak honako hau izango du helburu: kulturaren esparruari buruzko informazio hutsunea betetzea, kultura gizartearen eta ekonomiaren elementu nagusi gisa ezarriz eta zehaztasunean duen oinarria gehituz onarturiko Kulturaren Euskal Planean proposatzen dena jarraiki. Kulturaren Euskal  Behatokiaren jardun eremu edo arloak izango dira: Kultura-ondarea, sorkuntza eta adierazpen artistikoa, kultura-industriak eta zehar-lerroak. Kulturaren Euskal Behatokiaren funtzioak ondorengoak izango dira:

  • Kulturari buruzko informazioa ordenatu, balioztatu eta sortzea
  • Euskal kulturaren egoera, bere azpiko sektoreena eta gizartearen  eskakizunak aztertzea
  • Kulturarekin -kultura zentzu zabalean hartuta- lotutako alderdi orokorrak, sektorialak edo lurraldearen araberakoak aztertzea. Horretaz gain, euskal kultura-sistemaren I+G+b lerroak formulatu eta egokitu behar ditu Kulturaren Euskal Behatokiak.

Bere jardueraren ondorioz, Behatokiak erakundeei, kultura sektoreei, zientzia-komunitateari eta hiritarrei orokorrean, informazio baliogarria eskainiko die, hainbat produktu eta zerbitzuen bidez, besteak beste, publikazioak, ikerketa estatistikoak, lan taldeen antolakuntza, jardunaldiak etab erabiliz.

Euskadi, auzolana