Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

euskadi.eus

Hasiera

Iparraldea

Bisita birtuala: Iparraldeko hegaldia: sartu(QuickTime, 4,7 MB)

Oindi eta Altxista bitartean dauden megalitoetara Xoxokatik joan daiteke. Etzela eta Unameneko multzotara eta Nafarroako lurretan dauden megalitotara, berriz, Aranotik.

  • Megalitotegi honen Iparraldetik abiatuz lehendabizi, Oindiko gailurrean, harlosa ugariz eratutako zista edo ganbara txiki bat topatzen dugu. Onyi izeneko Zista.
  • 650 m HE aldera Mulisko Gainako multzo ederra aurkitzen da, Oindi mendiko HEko maldako zabalgune batean. Leku honetan 4 harrespil, zista bikoitz bat, zutarri bat eta beste bi zehaztugabeko egiturak. Multzo honetako megalitoak bertako hareharri eta konglomeratuak osatzen dute.
  • Bisasabe izeneko lepaka zabalean, Oindi mendiko HMan Pozontarriko Lepoa izeneko trikuharria aurkitzen da.
  • Arleorko Zabalako lepoan, Trintxalekuta eta Arleor haitzen artean, 4 harrespil aurkitzen dira. Mendilerroa jarraituz eta EHE aldera igoaz, Aballerri mendiko iparraldeko lepoan Aballarriko trikuharria dago.
  • Adarra aldera jarraituz, Mantale izeneko elurzulo zaharretik 200 m hegoaldera, mairubaratz tumular eder bat aurkitzen da, Elurzuloko mairubaratza. Elurzulotik 500 m EIE aldera, 1995ean mairubaratz berri bat aurkitu da, Amunolako mairubaratza.
  • Oraindik Adarramendiko iparraldeko maldan, Tximistako Egiako mairubaratzetatik 250 m IIMra, zabalgune txiki batean, 5 harrespil berri aurkitu dira. Tximistako mairubaratzak.
  • Adarrako gailurretik ekialdera dagoen zabalgunean beste 6 harrespil daude, Tximistako Egiako mairubaratzak.
  • Agerreko Zabalako lepaka zabalean, Adarramendiko hegoaldean, Etenetako mairubaratzak daude. Beraien artean 2 m altuerako ortostato eder bat agertzen da.
  • Eteneta I multzotik 200 m HMra Eteneta IIko mairubaratzak aurkitzen dira.
  • Usobelartzako lepoan, Oindo mendi eta Aitzkorriko Gainen artean, Etenetatik km batera, mendebalaldera, Usobelartzako zutarria dago.

Azken eguneratzea: 2006/03/06
Euskadi, auzolana