Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

euskadi.eus

Hasiera

 
XX. Rikardo Arregi Kazetaritza Sarian parte hartzeko epea zabaldu dute


Rikardo Arregi Sariaren aurkezpena.Lanak maiatzaren 23a baino lehen aurkeztu behar dira Andoaingo Euskara Zerbitzuan.

Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren deialdia aurkeztu zuten atzo, martxoak 31, Andoaingo Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak. Aurkezpenean izan ziren Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Petri Romero Andoaingo Udaleko Hizkuntza Normalkuntzarako batzordeburua eta Nekane Goikoetxea Andoaingo Udaleko euskarako teknikaria eta kazetaritza sariaren epaimahaiaren idazkaria. Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren xedea urtez urte euskarazko kazetaritzaren kalitatea, bikaintasuna eta berrikuntza bultzatzea da. Aurtengo ediziora aurkezteko, lanek 2007ko maiatzaren 16tik 2008ko maiatzaren 15era bitartean egunkari, aldizkari, irrati edo telebistetan euskaraz argitaratutakoak izan behar dute. Epea maiatzaren 23an amaituko da. Sariak hiru izango dira: Sari Nagusia, Xabier Laka eskultorearen garaikurra eta 9.000 euro; Kazetari Berria Saria, garaikurra eta 3.000 euro; eta Epaimahaiaren Sari Berezia, 4.000 euro. Aurtengo sarituen berri ekainaren 28an emango dute, Andoaingo Bastero Kulturgunean egingo den ekitaldian.

Azken eguneratzea: 2008/04/01
Euskadi, auzolana