Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

euskadi.eus

Hasiera

 

Kultura bonua 2012

Bono Cultura 
Euskarri ezberdinetako kultura-produktuen erosketa lagunduko du diruz Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, kultura-bonu batzuen bidez (40.000). Bonuok hautatutako finantza-entitatearen bitartez (Kutxabank) jarriko dira salgai, eta berorien bitartez erabiltzaileak bere diruaren balioa handitu ahal izango du, bai liburuak edo diskoak erosterakoan, bai museo batean bisita egiteko edo zinera, antzerkira edo kontzertu batera joateko.

Bonu bakoitzak 25 euroko kostua izango du, baina 40 euroko balioa emango dio erabiltzaileari kanpainia honi atxikitzen diren establezimenduetan liburuak edo musika-euskarriak erosteko, edo museo eta zuzeneko ikuskizunetan edo bestelako ekitaldietarako sarrerak erosteko. Bonu bakoitzaren 15 euroren diferentzia hori Eusko Jaurlaritzak ordainduko du.

Eraginkortasuna eta programaren gaineko kontrola bermatzeko, hautatutako entitate kolaboratzaileak (Kutxabank) txartel, multizerbitzu kutxazainen edo antzekoen bidez baino ezingo du kultura-bonua saldu, nahiz eta, Eusko Jaurlaritzak berariaz baimenduz gero, bestelako biderik ere erabili ahalko den. Alde horretatik, kreditu-txartel bakoitzarekin kultura-bonu bat baino gehiago erostea eragozten duten mekanismoak jarriko ditu entitate kolaboratzaileak, dela txartela blokeatuz dela bestelako prozeduraren baten bidez.

Merkataritza-establezimenduak Kultura Bonua programari atxikitzeko epea 2012ko azaroaren 22an hasiko da, eta 2012ko abenduaren 5ean amaituko (biak barne). Pertsona interesedunek 2012ko abenduaren 10etik 2013ko urtarrilaren 5era bitartean erosi ahal izango dituzte bonuak finantza-entitate kolaboratzaileak gaitutako kutxazainetan. Bonuak soilik Programari atxikitako establezimenduetan erabili ahal izango dira, 2012ko abenduaren 10etik 2013ko urtarrilaren 18ra bitartean. Behin epea igaroz gero, ez dute ordaintzeko baliorik izango.

AGINDUA, 2012ko urriaren 24koa, Kulturako sailburuarena, «Kultura Bonua» bideratu eta sustatzeko dena. (pdf, 248 Kb)

Argibidea

Telefonoa: 902 09 06 86

Posta elektronikoa: bonokultura@ej-gv.es

Kultura bonua" programari atxikitzeko eskaria (pdf, 200 kB)

Euskadi, auzolana