Kulturaren Euskal Plana

Kulturaren Euskal Plana 2004ko maihatzaren 20an onartu zuen Kulturaren Euskal Kontseiluak. Eusko Jaurlaritzak 2004ko irailaren 20ean egindako Gobernu Kontseiluan onartu zuen Kulturaren Euskal Plana.

Kulturaren Euskal Kontseiluaren  lan egitasmoaren funtsezko osagaia, oinarrian dagoena, aurkezten ari garen Kulturaren Euskal Plana (KEP) da. Plan horrek EAEn euskal kulturaren gainean ikuspegi estrategikoei, jarduera irizpideei eta lehentasunei buruz eragile publiko eta pribatuen arteko adostasuna islatu nahi du. Euskal herritarren zerbitzura dagoen tresna da, kultur kudeaketaren ikuspegi interbentzionista eta inposatzailea arbuiatzen duena.
Talde-lanaren fruitu moduan lortutako adostasuna eta etengabeko hobekuntza xede dituen tresna da.

Plana, zalantzarik gabe, Eusko Jaurlaritzaren plana da, eta erakunde horren jarduerak bideratu eta konpromisoak ezarriko ditu. Baina hori baino gehiago ere bada.

Lehenik, filosofia bat da, gure herriko erakunde eta eragile guztientzat esparru orokor bat. Izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoan, maila horretan, aurreneko bateratze-lan kolektiboa izan da. Gainera, dokumentuek, taldeek, hausnarketek erreferentzia orokor izateko asmo hori ageri zuten, beren aberastasunean erakundeak epel utziko ez dituzten diagnostikoak eta lehentasunak azalera ekarriz.

Bigarrenik, ildo nagusi horiek garatzeko konpromisoa ere bada, jarduerak koordinatu eta adostu, baliabideak zentzuz banatu edo sinergiak sortu nahi dituzten erakunde zenbaiten bitartez, beti ere erakundeen eskumenetan sartu gabe eta eragile sozial edo pribatuen erabakietan nahastu gabe.

Eskumenek eta erantzukizunek Planaren aurretik zeuden leku berean jarraitzen dute, baina Planak segurki sektore eta lurraldeko garapenak testuinguru egokiagoetan gauza daitezen lagunduko du.

Kulturaren Euskal Plana :
Gaztelania 
(pdf, 2,24 MB) -  euskara (pdf, 2,23 MB), 
ingelesa (pdf, 2,42 MB) - frantsesa (pdf, 2,18 MB).

Euskadi, auzolana