Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

euskadi.eus

Hasiera

 
[NOT Configured]

EUSKADIKO MUSEO ETA BILDUMEN ERREGISTROA - AGIRIAK AURKEZTEKO JARRAIBIDEAK – BIDE PRESENTZIALA

 

 

 

Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroan bide presentzialaren bidez izena emateko, eskaera-inprimakia eta I. eranskina behar bezala beteta aurkezteaz batera, eskatzaileak ondoren aipatzen diren agiriak aurkeztu beharko ditu Administrazioan, bertan adierazten den formatuan:

 

 

 

Ordezkaritza egiaztatzeko

Pertsona ordezkaria identifikatzeko datuak

Pertsona ordezkaria identifikatzeko datuak egiaztatzeko, paperean (kopia) edo bide elektronikoan (eskaneatutako kopia, pdf formatuan) aurkeztu beharko da:

  • Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo pertsona fisikoa identifikatzeko balio dezakeen antzeko agiriren bat.

Pertsona ordezkariak baimena ematen badu Administrazioak egiazta dezan administrazio eskudunean identitate-datuak benetakoak direla, orduan ez da beharrezkoa agiririk aurkeztea, eta honako hau markatu behar du eskabide-inprimakian:

Baimena ematen diot deialdi honetako organo kudeatzaileari, bide telematikoen bitartez edo eskura dauden bideen bitartez administrazio eskudunean bidezko egiaztapenak egiteko.

Legezko ordezkaritza egiaztatzeko datuak

Legezko ordezkaritza egiaztatzeko, paperean (kopia) edo euskarri elektronikoan (eskaneatutako kopia, pdf formatuan) aurkeztu beharko da:

  • Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroan entitate baten izenean eskabideak aurkezteko ahalordea (II. eranskina).

Erakunde eskatzaileari dagokion dokumentazioa

Erakunde eskatzailetzat edozein pertsona juridiko hartuko da. Kasu bakoitzean, entitatearen legezko eratzea eta pertsona ordezkariaren identitatea egiaztatu behar dira, bai eta ordezkaritza-ahalorde nahikoa ere.

Pertsona juridikoaren datuak

Pertsona juridikoa Euskadiko Erregistroetan izena emandako elkarte, fundazio edo kooperatibo bat bada, eta baimena ematen badu Administrazioak egiazta dezan erregistro horretako datuak benetakoak direla, orduan ez da beharrezkoa agiririk aurkeztea, eta honako hau markatu behar du eskabide-inprimakian:

Baimena ematen diot deialdi honetako organo kudeatzaileari, bide telematikoen bitartez edo eskura dauden bideen bitartez administrazio eskudunean bidezko egiaztapenak egiteko.

Pertsona juridikoa beste erregistro batzuetan izena emanda badago, honako agiri hauen bidez egiaztatu beharko da entitatea, paperean (kopia) edo euskarri elektronikoan (eskaneatutako kopia, pdf formatuan:

  • Entitatearen estatutuak.
  • Sortze-eskritura eta estatutuak.
  • Izena emanda dauden erregistro ofizialaren ziurtagiri jatorrizkoa, entitatearen inskripzioa indarrean dagoela egiaztatzen duena.
Azken eguneratzea:28/02/2011
Euskadi, auzolana