Eskubide kulturalak

Atala

Gaiak interesa pizten du. Izan ere, funtsezko eskubideak izanik, behar-beharrezkoa da begirada politikoa egitea kulturari, zentzurik sakonenean, eta horrek politikak garatzera garamatza, kontuan hartuta kulturak eta beste balio batzuek elkarrekin duten lotura, hala nola askatasuna, berdintasuna eta elkartasuna. Lotura estua, inondik ere, xedeagatik baitira funtsezko eskubide. Hori da erronka. Eskubideok baliatu eta bermatzeko zailtasuna.

Baina, gai nagusia aipatutakoa izan arren, ez da garrantzi gutxiagokoa argitzea zeri dagozkion, zertaz diharduten, zertaz ari garen eskubide kulturalak aipatzen ditugunean. Zorionez, NBEk azken urteetan egindako lanari esker, zehatzago dakigu zein diren kategoria horretan sartzen diren eskubideak. Izan ere, eskubideak aplikatu ahal izateko, sailkatu eta zehaztu egin behar dira. Bestela, adierazpen hutsean geratuko lirateke, eta eraldatzeko ahalmena galdu. Horiek horrela, ekintza positiboak behar dira, eskubide kulturalak errespetatu, babestu eta gauzatu daitezen. Hori da gaur egungo funtsezko erronka.

Txostenak lau kapitulu ditu, eta epilogo bat, konklusio moduan. Lehenengo kapitulua eskubide kulturalen historiaren laburpen bat da. Bigarrenak esparru teorikoa definitzen du: nola eraikitzen diren, nola ulertzen diren eta zeintzuk diren haien oinarriak. Hirugarrenak bizitza kulturalean parte hartzeko eskubidea jorratzen du, eskubide multzoaren funtsezko ardatza izaki. Laugarrenean aztertzen da eskubideok zer-nola aplikatu kultura-politiketan. Amaitzeko, dekalogo bat ematen da, eskubide kulturalak gauzatu ahal izateko kontuan hartu beharreko funtsezko elementuak biltzen dituena. Kulturaren Euskal Behatokiak gai honen inguruan egindako lehenengo txostena da. Hala ere, beste ikerketa batzuk ere erabili dira eskubide kulturalei buruz testu honetan ematen den ikuspuntua osatzeko; esaterako, Kultura eta jasangarritasuna, Umeak ere kulturazale, Kulturaren eta pobreziaren arteko erlazioa eta Kulturaren balio publikoa.

Eskubide kulturalak [pdf, 645 kbB]

Euskadi, auzolana