Kultura Ohiturei buruzko Panela


Zer da?

Pertsona multzo berari denboran zehar jarraitzea, haien kultura-ohiturei buruzko informazioa ateratzeko.


Zertarako da?

Kultura-ohituren bilakaera zerk azaltzen duen ulertzeko gauza izateko, horrek, finean, aukera emango baitigu informazio hobean oinarritutako estrategiak diseinatzeko, bai eragile
publikoei zein pribatuei.


Nola egin da?

Hainbat modutan kudeatutako inkesta da, funtsean soziologiaren arloko auziei (galdekatuen bizi-zikloaren nahiz maila sozio-ekonomikoaren ingurukoak), psikologikoei (zer onura lortu nahi den) eta ingurukoei erreparatzen diena.


Nor ikertu da?

204 laguneko lagina da, eta bi multzotan banatu da: batean 18 eta 27 urte bitarteko lagunak bildu dira, eta bestean, berriz, 28 eta 37 bitartekoak (ikasketak eta emantzipazioa dira lehenaren ezaugarri nagusiak, eta lan-merkatuan zeharo errotzea eta familia osatzea, berriz, bestearenak).

Gutxieneko kultura-kontsumoa duten lagunak hautatu dira; beraz, berariaz eginiko aukeraketa dugu. Aztertu nahi denerako garrantzi nabarmena duten lagunak aztertzeko modua izango da horrela.

Sexuarekiko, EAEko lurraldeekiko, hezkuntza-mailarekiko eta euskara-jakintzarekiko orekatua izanagatik, lagina ez da estatistikoki esanguratsua: helburua da kultura-ohiturak denboran zehar nola sortzen, aldatzen eta bazterrera uzten diren ulertzea.


Noiz egiten da?

Sei hilabetean behin galde-sorta bat egiten da. Denboran zehar hainbat lagin-aldi egiteak besterik ez digu emango aukera ikertu nahi denaren erantzuna ondo atzitzeko.

Jasoaldiak:

Euskadi, auzolana