Kultura pandemia-garaian: 2020ko Durangoko Azoka kasuaren azterketa

Atala

Covid-19ak eragindako pandemiaren inguruan, 2020. urteko 55. edizioa, pandemia kontrolatzeko ezarritako baldintza sanitarioak eraldatzeko eta baldintza horietara egokitzeko lanaren ondoren egin da, jende-pilaketen eta pertsonen mugikortasunaren murrizketa barne.

Ildo horretan, sortzaile, editore eta banatzaileen postuen gune fisiko tradizionalik gabe garatu zen 2020ko edizioa. Jarduerak ere horren eraginpean erori ziren, eta aforo-murrizketen pean egin ziren, murrizketa horiek jardueren grabaketarekin eta online emanaldiarekin osatu zirelarik. Gainera, kanpaina bat bultzatu zen liburu-dendetan, eta lurraldeko hainbat puntutara helarazi zituen Azokako katalogoko hainbat produktu.

Ohiko jarduera bitarteko digitalera aldatzea izan da eragile guztien, kultura-arlokoak izan edo ez (herritarrak barne), bizitza soziala atxikitzeko estrategia nagusietako bat. Horrela, Covid-19ak galdera-ikur asko zabaldu ditu baldintza horietan garatu ahal izateko gaitasunaren inguruan, debatearen erdian sektorearen eraldaketa digitalaren egoera eta kultura-azturak jarriz.

Durangoko Azokaren 55. edizioaren esperientzia aprobetxatzen du azterlan honek azokaren beraren funtzionamendua eta emaitzak aztertzeko, kultura-sektore osoaren gogoetarako eta ikaskuntzarako elementuak ekarriz.

Jardueraren dimentsio guztiak aztertzen dira (salmentak, kultura-jarduerak, Zu non, han DA! kanpaina eta sare sozialetako jarduera), eta horrekin batera ditugu Covid-19ak eragindako aldaketak ulertzeko irakurketa eta interpretazio esanguratsuak, hartutako azoka-formatuaren aldeak, mugak eta potentzialtasunak ikusiz.

Durangoko Azokaren kasutik abiatuta, Covid-19a dela-eta kultura-estrategiek garatzeko duten moduari buruzko gogoeta batekin amaitzen da azterlana, batez ere egokitzapenaren eta berrikuntzaren esparruan.

Kultura pandemia-garaian: 2020ko Durangoko Azoka kasuaren azterketa [pdf, 1,3 MB]

Euskadi, auzolana