IKUSPEGIAK Arteen eta Kultura-industrien Estatistikako datuen irakurketa analitikoa (2017)

Atala

Ikuspegiak txostenak irakurketa orokorra eskaintzen du, interpretazioa errazteko asmoz. Estatistika 2007an jarri zen abian, eta 2009an merkataritzako eta argitaletxeen sektoreak gehitu ziren; hortaz, soilik bost urtetan bildu ditugu sektore guztiak (2009- 2017), eta horrek interesa gehitzen die datu berez baliotsu hauei, joerak aztertzeko aukera ematen dutelako. Aurtengo edizioan zinema-aretoak gehitu dira, eta, hala, ikusentzunezkoen sektoreko erakusketa osatu da.

Ikuspegiak txostenak sektoreko datuen interesa handitzen duten bi elementu ditu: kultura-sektorearen osoko ikuspegia eta zeharkako irakurketak. Analisia bi atal nagusitan egituratu da:

Lehenik eta behin, arteen eta kultura-industrien errealitatearen ezaugarriak aurkeztuko dira, sektoreko dimentsioa, titulartasuna eta lurralde-banaketa aztertuz.

Bigarrenik, datuen zeharkako irakurketa egingo da: sektoreen asimetriak, erreproduzitu daitekeen kulturaren eta zuzeneko kulturaren arteko bereizketa, agenteen jarduera ekonomikoaren bilakaera, euskarak kultura-jardueran duen pisua, agente pribatuek arlo publikoarekiko duten mendekotasun-maila, berritze- eta nazioartekotze-maila, eta emakumeen presentzia enpleguan.

Txostena osatzeko, EAEko Arteen eta Kultura-industrien sektoreek 2009-2017 aldian izandako bilakaeraren azterketa espezifikoa egingo da, eta emaitza nagusiak laburtuko dira.

IKUSPEGIAK Arteen eta Kultura-industrien Estatistikako datuen irakurketa analitikoa (2017) [pdf, 1,6 Mb]

Euskadi, auzolana