Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sormen-industrien enpresa-konfiantza adierazleak. 2. buletina

Enpresa Konfiantza Adierazlea (EKA) eta Enpresa Konfiantza Adierazle Harmonizatua (EKAA)

  • EAEko sormen-industrien 2021eko EKA 9 puntukoa da. Aurreko ediziotik goranzko bilakaera izan du adierazleak eta balio positiboetan kokatu da (aurreko edizioko EKA -24 puntukoa zen).
  • EKAAren balioa 119 puntukoa izan da 2021ean.

Enpresa jardueran eragiten duten faktoreak

Hizkuntzaren industriak Bideojokoak Diseinua Publizitatea Moda Arkitektura Guztira
Eskariaren jaitsiera (%) 30,8 12,5 31,8 27,1 25,0 31,3 28,0
Ekoizpen gastuak (%) 23,1 25,0 18,2 22,9 8,3 18,8 20,5
Gastu fiskalak (%) 0,0 0,0 18,2 10,4 8,3 12,5 9,1
Finantziazio/tesoreria arazoak (%) 11,5 25,0 4,5 6,3 16,7 0,0 8,3
Bestelakoak (%) 19,2 0,0 4,5 10,4 8,3 18,8 11,4

2021 urtearen inguruko balorazioa

Aurreko edizioan ez bezala, 2021eko emaitza ekonomikoa baikorra izan dela adierazi duten enpresak (% 32) gehiago izan dira emaitza ezkorra izan dela adierazi dutenak baino  (% 27), ondorioz egoeraren balantzeari dagokion saldoa, hau da, erantzun baikorren eta ezkorren portzentajeen arteko aldea, positiboa da: 5 puntukoa. Aipatzekoa da, hala ere, enpresen gehiengoaren balorazioa 2021 urteari dagokionean normala izan dela: enpresen % 41ek 2021aren balorazioa normala dela adierazi du.

2022 urterako aurreikuspenak

2022. urterako aurreikuspen saldoa ere positiboa da: 2022rako espektatiba baikorrak dituzten enpresak (% 33) espektatiba ezkorrak dituztenei gailentzen zaizkie (% 20). Zehazki, erantzun baikorren eta ezkorren arteko saldo hori 14 puntukoa da. Enpresen gehiengoak, hala ere, aurreikuspen normalak ditu 2022rako (% 41).

Giza baliabideak

Sormen-Industrietako establezimenduetan guztira 875 lanpostu daude, eta 10etik 6 emakumezkoak dira (% 60). Ardura postuak dituzten langileak 275 dira, eta postu horietan emakumeen presentzia % 50era jaisten da.

Egungo testuinguru ekonomikoaren eragina

Testuinguru ekonomikoari lotutako aldagaiez galdetuta, arteetako eta kultura-industrietako enpresen ustez datozen hilabeteetan enpresaren jardueran eragina izango duten aldagaiak hauek dira:

  • Aldeko eragina: Next Generation funtsak (% 31k aldeko edo oso aldeko eragina izango dutela adierazi du), gastu publikoaren maila edo kontratazio publikoa (% 20k aldeko edo oso aldeko eragina izango dutela adierazi du) eta giza baliabideen prestakuntza eta gaikuntza izan dira (% 14k aldeko eragina izango duela adierazi du)
  • Kontrako eragina: inflazioa edo prezioen bilakaera orokorra (enpresen % 97k aldagai horren eragina kontrakoa edo oso kontrakoa izango dela uste du), energiaren eta lehengaien kostuak (% 92k), eskariaren portaera edo familien gastu-maila (% 67k), berankortasuna eta atzerapenak fakturak kobratzerakoan (% 62k) eta finantzaketa-kostuak edo kredituak eskuratzea (% 55ek).
  • Eraginik ez: erregulazio berriek eta lan-erreformak, eta fiskalitateak aldaketarik ez dutela eragingo uste du enpresen gehiengoak (% 60k eta % 51k, hurrenez hurren).