Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantza Garaikidearen II.Zirkuitoa

"Memoria" Zuzendaria: Blanca Arrieta

BESTA BERRI

Zuzendaritza Artistikoa: Blanca Arrieta
Interpreteak: Agurtzane Arríen, Igor Calonge, Helena Golab, Fernando Hurtado, Robert Jackson
Argiztapen eta espazio eszenikoaren diseinua: Oscar Grijalva
Bideoa eta jatorrizko musika: Marian Gerrikabeitia
Musika: J. S. Bach, Nicolo Paganini
Argazkiak: Jose María Martínez
Kolaborazioak: Teatro La FuNdicIOn, Espacio Abisa, Escuela de Danza de Getxo, Rekin Film Productions
Diru-laguntza: Kultura Saila. Eusko Jaurlaritza

CURRICULUMA
Blancak 1999an estreinatu zuen bere lehen lana, "Y fui feliz 14 días,...pero no seguidos", eta handik urte batera "Vértigo" bakarlana. 2002ko uztailean, Donostiako Antzerki Azokan "Zero" lana estreinatu zuen. 2003-04 ekitaldian Matxalen Bilbao-ren "Mutis" ikuskizunaren zuzendari-kidea izan zen; "Zero" aurkeztu zuen Sitges-eko Arte Eszenikoen 34. Jaialdian eta Sintrako Dantza Jaialdian (Portugal); "Vértigo" aurkeztu zuen +25 Arte Nagusiaren lehenengo edizioan, Bartzelonako L' Espai Antzokiko "Cicle Endansa"n, Santiagoko Festival Alternativa-n eta Gasteizko Artium Museoa-n. 2004ko apirilean, "3600" estreinatu zuen Barakaldo Antzokian (Bilbo). Lan hori bera, geroago, Dansa Valencia jaialdian, La Fundación antzokian (Bilbo) eta Dantza maiatzean 2004 jaialdian (Gasteiz) erakutsi zuen.
2005ko ekainean, "Memoria", bere azken produkzioa, Bilboko Rekalde Aretoan estreinatu zuen, eta geroago, Centro Cultural Montehermoso-ra, Santiago Compostela-ko Festival Pe de Pedra-ra, Donostiako Antzerki Azoka-ra, Bilboko Guggenheim Museo-ra, Festival Ciudades que Danzan barruan, eta Festival Gijón de Danza-ra erakutsi zuen.

LABURPENA
Gorputzarekiko, eta haren lan egiteko moduarekiko, iraunkortasunarekiko, muga eta misterioekiko gehiegizko jakingurarekin egiten diegu aurre denboraren abiadurari eta igarotzeari, geratzen denari eta bidean galtzen denari. oroitzapenei. memoriari.
Dena nahiko argi gogoratzen dut heriotzarekin topo egin nuen arte. ordutik oroimen-galerak ditudala uste dut.